euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sara Pagola ordezkaria Cordoban mintzatu zen atzo "Euskadi eta bere berrindartzea inor atzean utzi gabe" solasgai (bideo osoa)

2020/11/19

Sara Pagolak eskainitako hitzaldiaren irudietako bat
Sara Pagolak eskainitako hitzaldiaren irudietako bat

PUBLIZITATEA

Buenos Aires-Cordoba, Argentina. Cordoba probintziako Industria, Merkataritza eta Meatzaritza Ministerioak gonbidaturik, “Euskadi martxan: berrindartzea, inor atzean utzi gabe” izenburuko hitzaldia eman zuen atzo eguerdian Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria den Sara Pagolak Zoom plataforman gauzatutako topaketa batean. Hitzaldia ‘Cordoba probintziako internazionalizaziorako elkarrizketak” Zikloaren baitan egin zen.

Bere solasean, Euskadiren esperientziari buruz hitz egin zuen Pagolak eta honako kontzeptu hauek garatu zituen: I+D+i (ikerketa, garapena eta berrikuntza), espezializazio adimenduna, eta digitalizazioa eta enpresen nazioartekotzea, lehiakortasuna lortzeko. Puntu bakoitzean lurralde eta gizarte kohesioa azpimarratu zituen.

Sara Pagolarekin batera Jose Busaniche kazetariak eta David Urreta Cordoba probintziako Eskualdeko Integrazio Idazkaritzako idazkariordeak hartu zuten parte. Hitzaldiaren aurretik SPRIren "Big Little Basque Country” promozio bideoa proiektatu zen.


 [Sara Pagolaren hitzaldi osoa. Bideoa Youtuben ikusteko, bertan dioena jarraitu]

Aipatu behar da joan den urriaren 22an, Sara Pagola eta SPRIko zuzendari Aitor Cobanera, Eduardo Accastello Cordobako Industria, Merkataritza eta Meatzaritza ministroarekin eta Jorge Montoya Eskualdeko Integrazio Idazkaritzako buruarekin elkartu zirela topaketa birtual batean. Bilera hartan lankidetzako gune bat sortzea adostu zuten, Cordoba probintziako arlo publikotik enpresen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin.

-Euskadiren Ordezkaritza Facebook-en, Delegación de Euskadi en Argentina-Mercosur



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia