euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aiko Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak online dantza bekak eskaintzea adostu dute euskal etxeetako dantzarientzat

2020/11/19

Galdetu zeure euskal etxean eta bidali Eusko Jaurlaritzara Aiko Eskolan bekadun ikasteko eskabidea
Galdetu zeure euskal etxean eta bidali Eusko Jaurlaritzara Aiko Eskolan bekadun ikasteko eskabidea

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskal dantza klaseak online ematen dituen Aiko Eskola abiatu berriak ikasleku kopuru jakin bat gorde eta eskainiko die euskal etxeei eta euren inguruko dantzazaleei. Eusko Jaurlaritzak pertsona multzo bat hautatuko du eskolak beka bidez jarrai ditzaten, esan nahi baita kosturik gabe eurentzat. Eskolak Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (mahai gaineko ordenagailua, ordenagailu eramangarria, tableta edo smartphonea) eta munduko edozein tokitatik jarraitu ahal izango dira, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Honakoa Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza abian jartzen ari den "Dantza Munduan" programa berriko lehenengo ekimena da eta Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu Biltzarrak 2019ko urrian onetsitako aholkuei jarraituz egiten da.

Eskolak zuzenean segi daitezke edo, klaseak grabatuta geratzen direnez, erabiltzaile bakoitzak ahal duenean edo aukeratzen duenean segi ditzake. Igande arratsaldez gaztelaniaz edo ingelesez izango dira oraingoz bederen. Euskal etxeek aurkeztu behar dituzte hautagaiak, honako baldintzak betez:

1 - Hautagaiak euskal etxe bateko kide izan beharko du eta euskal etxearen bermea beharko du izan
2 - Hautagaiek eskola guztiak jarraitzeko konpromisoa hartu beharko dute
3 - Euskal Etxeek, aurkeztutako hautagaiak dantzariak direla edo euskal dantzekiko interesa dutela egiaztatu beharko dute

Abenduaren 13ra arteko epea daukate euskal etxeek hautagaitzak aurkezteko. Hautagai bakoitzaren izen-deiturak eta posta elektronikoarekin euskaletxeak@euskadi.eus helbidera bidali behar dituzte.

-Jaurlaritzara, betea, emailez bidali beharreko eskabide-orria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia