euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolaseko Euskal Etxeak 'Euskal Gaualdia' antolatu du larunbatean herritarrak eta auzoko herrietakoak gonbidatuz

2022/12/06

Gonbidapena euskal kultur gau batean parte hartzeko San Nicolaseko Euskal Etxeak antolatuta
Gonbidapena euskal kultur gau batean parte hartzeko San Nicolaseko Euskal Etxeak antolatuta

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Abendua heldu eta hego hemisferioko egutegian ikasturtea ixteko garaia da. Hego konoko euskal etxeetan, gainera, bat egiten du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzearekin eta udako etena baino lehen ikastaroak eta jarduerak ixtearekin. Aurten San Nicolaseko Euskal Etxeak oso era berezian ospatu nahi izan du. Larunbat honetarako Udal Auditoriumean 20etan iragartzen duen “Euskal Gaualdia”, euskal etxeko dantza taldearen ideia bat izan zen eta ziur daude gau gogoangarria izango dela guztientzat.

Programak dantza, musika, euskara eta sorpresa batzuk baitaratuko ditu. Euskal Etxeko Igaraba dantza taldea eta Errekatarrak abesbatza arituko dira taula gainean. Koralak, besteak beste, Ereserkia Euskadiri abestuko du. Izango da, "jakina, euskarari eskainitako momentu bat, hitzak eta esamoldeak partekatzen". Halaber, Arrecifeseko Euskal Etxeko dantzariak eta San Pedroko Mallorcako gizataldeko lagunak gonbidatu etorriko dira.

Eta ondoren erromeria euskal egoitzan

Gaua ez da bertan amaituko, erromeria batekin jarraituko baitu Euskal Etxearen egoitzan. Bertako lehendakari Ana Maria Erausquinek Euskalkultura.eus-i kontatu dionez, EEko jarduerak ixteko festa desberdina egin nahi izan dute, gainerako "herritarrak euskal kulturara hurbildu eta euskal elkarteak garatzen dituen ekintzak ezagut ditzaten eta, nork daki, bateonbatek bat egin dezan", adierazi dio buletin honi. “Komunitateari ateak erabat irekita bizi den euskal etxea izan nahi dugu”, amaitu du.

Euskal Gauerako sarrerek 700 peso balio dute eta salgai daude euskal etxean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia