euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolaseko Euskal Etxeak 75 urte: Elkarretaratze bazkari hunkigarri bat egungo eta lehengo kide eta ekileen biltzaile

2019/10/09

San Nicolaseko Euzkal Etxearen 75. urteurren ospakizuna
San Nicolaseko Euzkal Etxearen 75. urteurren ospakizuna

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Buenos Aires probintzia argentinarreko Euzkal Etxeak (sic) 75 urte bete ditu eta bazkari batekin ospatu zuen. “Duela urte asko etortzen ez ziren lagunak hurbildu zitzaizkigun ospakizunera eta hori izan da jaiaren ezaugarri nagusia”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i egungo lehendakari Ana Maria Erausquin-ek. Etxeratutako lagunen artean, urteetan Euskal Etxeko sukaldean bolondres solidario aritutako lagunak, eta paellak “San Nicolaseko euskaldunen alkartasunaren ikur” bihurtu zuten zenbait sukaldari. “Adiskide hauek 75. urteurrenerako bildu eta berriro ere 'paella zoragarri bat’ prestatu zuten”, jakinarazi digu Erausquinek.

Festa EEko Igaraba Dantza Taldearen eta Errekatarrak Abesbatzaren emanaldiekin hasi zen. Omenaldiak egin zitzaizkien baita ere elkarteko lehendakari ohi guztiei “Lehenengoa izan zen Bernardo Indarekin hasita, azkena izan zen Damian Cebeyraino”. Lehendakariez gaien, Euskal Etxearen alde lan egindako beste zenbait gizon eta emakumek ere jaso zuten domina bana, “batez ere, erakundeari bizitasuna eman eta bizirik mantentzeagatik, duela 15 urte egoitzan egin genituen berritze lan garrantzitsuetan laguntzeagatik eta proiektu solidarioetan parte hartzeagatik”, zehaztu digu Etxeko buruak.

“Gaur egun gure ekintzen erreferente direnek ere izan zuten errekonozimendu bat, esan nahi baita dantzariek, musikariek, euskara ikasle eta irakasleek… eurak baitira egiten dugun lana ikusgai ipintzen dutenak”, gaineratu du Erausquinek. “Oso jai hunkigarria izan zen. Kanpoan bizi diren kideak ere etorri ziren eta Euskal Etxetik urrun samar egon den jendeak itzuliko dela agindu digu; oso pozik gaude”, adierazi digu hunkituta lehendakariak.

Zorionak, beraz! Bazkariko argazki gehiago, hemen


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia