euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken egunak pertsona eta elkarte hautagaiak aurkezteko 2019ko Nafarroako Urrezko Dominarako

2019/10/09

2005ean Nafarroako Urrezko Domina Txile eta Argentinako Nafarroako Etxeei eman zitzaienekoa
2005ean Nafarroako Urrezko Domina Txile eta Argentinako Nafarroako Etxeei eman zitzaienekoa

PUBLIZITATEA

Iruñea, Nafarroa. Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorerik handiena da Nafarroako Urrezko Domina, eta 2019ko ediziorako hautagaiak aurkezteko epea heldu den asteko asteartea da, urriaren 15a. Edonork, pertsona fisiko zein elkarte, aurkez dezake hautagairik, norberarentzat edo norbera ordezkari den elkartearentzat eskatzen badu salbu. Pertsona edo elkarteen ibilbide adierazgarri eta emankordunak, Nafarroako gizartea edo nafarren aldeko ekimenak, elkartasuna eta gizarte justu eta solidarioago baten alde, hezkuntza, kultura, enpresaritza, genero parekotasuna edo beste edozein alorrean egindako ekarpen eta hautagaiak hartuko dira gogoan, baita ingurumena, gizarte aurrerapena edo Nafarroaren irudia kanpoan sustatu dutenak ere.

Orain arteko sarituetako batzuk izan dira Jose Maria Lacarra historialaria eta Julio Caro Baroja etnografoa (1984), Jose Migel Barandiaran antropologoa (1989), Jorge Oteiza zizelkaria (1992), Medicus Mundi erakundea (1995), Miguel Indurain txirrindularia (1996), Nafar misiolariak kolektibo gisa (1998), Argentina eta Txileko Nafar Etxeak (2005), Iruñeko Orfeioia (2010), Pedro Miguelk Etxenike fisikoa (2016) eta Saray, Nafarroako Bularreko Minbizi Elkartea (2018).

Hautagaitzak aurkezteko, honako eskaera eredua behar da bete eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu. Azken epea urriaren 15eko 14:00ak dira.

Nafarroako Urrezko Domina datorren abenduaren 3an, Nafarroako Eguna ospatzeko egingo diren ekitaldian emango da.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia