euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora Eusko Legebiltzarrean: entzun harrera eta Arantxa Anitua, Unai Lauzirika eta Jean Flesherren erantzuna (bideoak - eta II)

2019/10/08

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarreko kideak Eusko Legebiltzarrean urriaren 4an, talde-argazkia
Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarreko kideak Eusko Legebiltzarrean urriaren 4an, talde-argazkia

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Ostiralean, urriaren 4ean, Lehendakaritzan Urkullu lehendakaria buru Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Biltzarreko amaiera-ekitaldia egin ondoren, Eusko Legebiltzarrera abiatu ziren Mundu-Biltzarreko delegatu eta gonbidatuak, bertako legebiltzarburu Bakartxo Tejeria eta Legebiltzarreko Mahaiak antolatu harrera-ekitaldian parte hartu eta omenaldia egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta munduko euskal etxeen harremanei oinarri ofiziala eta sostengua eman dien Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeari, bere 25. urtebetetzean.

Legebiltzarrean, bertako lehendakari Bakartxo Tejeriak ete Mahaiak errezibitu zuen taldea. Hona legebiltzarburu Bakartxo Tejeriaren harrera-hitzak eta Mundu-Batzarrean bertan, hautatu ziren munduko euskal etxe eta gizataldeen hiru ordezkarien --Arantxa Anitua (Argentina), Unai Lauzirika (Alemania) eta Jean Flesher (EAB)-- erantzun hitzak; ondoren Marian Elorza Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak hitza hartu eta Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak orain arteko 25 urteetan eman eta ahalbideratu duenaren ibilbidea ekarri zuen gogora, azkenik, ekitaldiari, Agur Jaunak eta Andereak ereserkia kantatuz amaiera jartzeko.

Bertan ziren, Eusko Jaurlaritzako egungo Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko eta egungo Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako kargu eta ekipoez gain, azken 25 urteotan kargu eta langintza horretan ibilitako kudeatzaile ohiak ere; eta Euskadik kanpoan dauzkan Ordezkaritzetako titularretako batzuk, besteak beste (irudiak: Eusko Legebiltzarra).


Bakartxo Tejeria legebiltzarburuaren harrera-hitzak


Arantxa Anitua, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen ordezkari hautetsia (Hego Amerika)


Ubai Lauzirika, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen ordezkari hautetsia (Europa, Asia eta Ozeania)


Jean Flesher, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen hautetsia (Ipar Amerika: AEB, Kanada eta Mexiko)


Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren hitzak


(Azken agurra eta Agur Jaunak eta Andereak ereserkia)

Ostirala bukatzeko, eta Batzarraren egoitza izan den Bilbora itzulita, elkarretaratzeak azken ekitaldi bat izan du, William A. Douglass-en Antipodetako euskaldunei buruzko liburu argitaratu berria aurkeztu baita, iaz Euskal Herrian sortu zen Euskal Australiar Alkartea ere partaide izan duen hitzorduan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia