euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakaritzan eta Legebiltzarrean eginiko bi saiok ezarri diote amaiera Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrari (bideoak I)

2019/10/08

"Saregintzan" lelopean egin da 2019ko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarra
"Saregintzan" lelopean egin da 2019ko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarra

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Urriaren 4an goizean Gasteizen hurrenez-hurren Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan eta Eusko Legebiltzarrean eginiko bi ekitaldik ezarri diete amaiera Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrareko saioei. Albiste honetara, Lehendakaritzako bideoa bildu dizuegu, bertan hitza hartu zutelarik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta, Batzarrari emaiera ofiziala emanez, Iñigo Urkullu lehendakariak.

(ondoko albiste batera bigarren bideo-sail bat bilduko dugu, Eusko Legebiltzarrekoa, bertan hizlari direla legebiltzarburua, Bakartxo Tejeria, Marian Elorza, eta Mundu-Batzarrean Euskal Gizataldeen ordezkari hautatutako hiru delegatuak: Arantxa Anitua, Unai Erkoreka eta Jean Flesher)

Hona ekitaldiko bideoa (27"), antzerki alegorikoa eta Lehendakaritzako aipatu amaiera-hitzaldiak:

Egunotan Mundu-Batzarrean parte hartutako euskal etxe eta komunitateen ordezkariak bertan, eta Gaztemundu 2019ko 15 gazteak partaide, Batzarrean ordezkatuak izan diren 21 herrialdeetako banderek edertu dute Lehendakaritzan bertako areto nagusia, honako herrialdeetako ordezkariak bertaratuta: AEB, Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Erresuma Batua, Espainia, Kanada, El Salvador, Frantzia, Mexiko, Japonia, Kolonbia, Kuba, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Uruguai, Venezuela eta Txile.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia