euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Inazio 2025 pilota ikuskizun ederra Boiseko Anduiza frontoian, EH eta bertako gizon-emakume pilotarien eskutik

2025/07/28

Jaialdi 2025arekin batera, Boisek bere San Inazio 2025 pilota programa eskainiko du uztailaren 29tik abuztuaren 1era
Jaialdi 2025arekin batera, Boisek bere San Inazio 2025 pilota programa eskainiko du uztailaren 29tik abuztuaren 1era

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boiseko Jaialdi 2025ra hurbilduko diren pilotazaleek lehen mailako partidak ikusi ahal izango dituzte Jaialdi 2025rekin batera Anduiza frontoiko lagunek prestatu duten San Inazio 2025 programan. Pilotari gizon eta emakume andana polita bilduko da, bertakoa eta Euskal Herritik etorritakoak, pilotari, dagokion leku egokia ematen aste honetako euskal programa orokorrean. Gizon eta emakume gazteak, esku huska eta palan, hango eta hemengo... partidak uztailaren 29tik abuztuaren 1era, asteartetik ostiralera, gauzatuko dira Basque Block-eko Anduiza ostatuko kantxa historikoan.

Euskal Herritik etorritik, Olatz Arrizabalaga, Itxaso Erasun, Amaia Alday eta Enara Gaminde arituko dira. Eta gogoz errezibituko dituzte Estatu Batuetako pilotariek, urtean zehar Chino, Bakersfield, San Frantzisko, Elko edo Boise bezalako kantxetan euskal kirol honi segida ematen diotenek. Bertako pilotari dira Aaron Von Lindern, Alberto Reyes, Alex Goyhenetche, Alex McKinley, Alexi Micinski, Ander Zubillaga, Andrew Miller, Anne-Marie Mansisidor-DeCuoto, Aubrey Kirtley, Ben Bengoetxea, Ben Monasterio, Bo Norton, Bryanne Gribble, Carrie Magnuson, Daniel Uranga, Edwin Estevez, Jake Jaureguy, Jesse Kvarna, John Cortabitarte, Jon Kortabarria, Jon Larrea, Jon Lopez, Julen Conde, Lael Uberuaga, Laura Saldumbide, Lukas Miller, Lur Ziarrusta Intxaurza, Maite Kvarna Aramburu, Mateo Franzoia, Michael Lejardi, Miguel Garces, Mikel Asla, Mikel Sangroniz, Oier Pastor, Patrick Bidegaray, Pedro Cortabitarte, Ryan Boyd, Scott Kaltenecker eta Tony Huarte.

Partida guztiak Anduiza frontoian jokatuko dira eta bertatik bertara edo, Streaming bidez, zuzenean segitu ahal izango dira Euskal Etxean egongo den pantailan. Hona antolatzaileek zabaldutako programa:

Uztailak 29, asteartea

  • 3:30PM   Women’s Pala Goma
  • 4:30PM   Men’s Pala Goma (B League)
  • 5:30PM   Men’s Pala Goma (A League)
  • 6:30PM   Women’s Pala Goma
  • 7:30PM   Men’s Esku Pilota
  • 8:30PM   Men’s Pala Goma (B League)

Uztailak 30, asteazkena

  • 3:30PM   Men’s Pala Goma (B League)
  • 4:30PM   Women’s Pala Goma
  • 5:30PM   Men’s Esku Pilota
  • 6:30PM   Women’s Esku Pilota (exhibition)
    Alday vs. Gaminde
    Arrizabalaga vs. Erasun
  • 7:30PM   Men’s Pala Goma (A League)

Uztailak 31, osteguna

  • 2:30PM   Men’s Pala Goma (A League)
  • 3:30PM    Men’s Pala Goma (B League)
  • 4:30PM   Women’s Esku Pilota (semi-final)
  • 5:30PM   Women’s Esku Pilota (semi-final)

Arrizabalaga-Erasun vs. Alday-Gaminde.
Pradales lehendakaria bertaratuko da.

Abuztuak 1, ostirala

  • 2:30PM   Women’s Pala Goma
  • 3:30PM   Men’s Esku Pilota
  • 4:30PM   Men’s Pala Goma (A League)
  • 5:30PM   Women’s Esku Pilota (final)

Lankide dira pilota ekimenean Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza, Boise'ko Fronton Association, Munduko Pilota Batzarra, Eusko Jaurlaritza, Boiseko Euzkaldunak eta NABO.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia