euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskon egoitza duen BEO euskal erakundeak saria beka bat duen lehiaketa eratu du AEBko unibertsitarientzat

2021/05/20

San Frantzisko oinarri duen baina kideak AEB guztian dituen BEOk euskaldunen eta euskal kultura agergarritasuna lantzen ditu AEBen
San Frantzisko oinarri duen baina kideak AEB guztian dituen BEOk euskaldunen eta euskal kultura agergarritasuna lantzen ditu AEBen

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. San Frantziskon egoitza duen Basque Educational Organization-ek (BEO) saria bi milar dolarreko bi beka dituen lehiaketa antolatu du Estatu Batuetako unibertsitate ('college' edo unibertsitateko) ikasleentzat. Baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek har dezakete parte, eta saria bi mila dolarreko beka bana izango da bi irabazleentzat. Parte hartzeko "Euskaldunei eta euskal kulturari buruzko kontzientzia nola landu" gaiaz lan bat aurkeztu beharko dute --idatzia, ikustekoa edo arte antzeztua--, lehenengo eta behin uztailaren 31a aurretik proposamena bidaliz, eta bigarrenik lana bera online bidaliz abuztuaren 31aren aurretik.

Irabazleei euren lana BEOk aurten urriaren 23rako antolatu duen Basque Cultural Day-n aurkeztea eskatuko zaie, eta, hala adostuz geroz, elkartearen webgunean erakutsiko da. Lanek, bistan da, originalak behar dute izan.

Argibide eta xehetasun guztiak Basque Educational Organization-en webgunean eskura daitezke.

Aukera polita da adin horretan bazaude edo inguruan honelako eskolak hasi behar dituen edo egiten ari den norbait ezagutzen baduzu, hari pasatzeko.

-Informazio osoa: www.basqueeducational.org/scholarship



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia