euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Francisco Javier elkarte venezuelarrak El Paramoko biztanleak lagundu zituen

2013/02/25

Anton Arriaga pediatra kontsultan El Paramoko familia batekin (argazkia Aitor Azpiritxaga/Jazoera) rmo
Anton Arriaga pediatra kontsultan El Paramoko familia batekin (argazkia Aitor Azpiritxaga/Jazoera) rmo

PUBLIZITATEA

Jaozera aldizkariaren bidez izan dugu istorioaren berri: urtero legez San Francisco Javier elkarte venezuelarreko kideek El Paramo herrira bidaia egin dute eta bertan odontologia eta pediatria kontsulta jarri dute, doan, herriko biztanleentzat. Duela 50 urte Meridako San Jose eskolako gazteak zeramatzan hegazkin batek istripua izan zuen mendi hauetan, eta El Paramoko biztanleek gorpuak berreskuratzen lagundu zuten. Duela 28 urte sortu zuen elkartea ikastolako ikasle izan zen Jon San Juan Echevarrietak, herritarrei osasun arloko laguntza harengatik esker ona adierazteko.

Caracas, Venezuela. Azken 28 urtetan urtero egin du bidaia San Francisco Javier elkarteak El Paramo de las Siete Lagunas herrira, inguru honetako biztanleei odontologia eta pediatria laguntza eskaintzeko asmoz. Elkarteak horrela eskertu nahi du duela 50 urte herri honetako gizon eta emakumeek hegazkin istripu batean hil ziren Meridako San Juan eskolako ikasleek gorpuak berreskuratzeko eskaini zuten laguntza eskuzabala.

Elkarteko kide gehienak Caracaseko San Inazio Loiolakoa eskolako ikasle hoiek eta euren senitartekoak dira. Euskal gizataldeko kide askok parte hartzen dute ekimenean, besteak beste Aitor Azpiritxaga, Antonio Arriaga (Pediatra), Gaizka Zubizarreta (odontologoa), eta Yula Álvarez de Mendizábal, Olatz Bilbao de Zubizarreta, Carolina de Ituarte, Maitane Azpiritxaga eta Roberto Ocho Iturbe medikua.

Albiste hau eta Caracaseko Eusko Etxeako azken jardueren berri Jazoera buletinan: hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia