euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Salliqueló-ko Eusko Deya Euskal Etxeak herriko Liburu Azokan hartu zuen parte kultur stand batekin

2019/11/06

2019ko Liburu Azoka
2019ko Liburu Azoka

PUBLIZITATEA

Salliqueló, Argentina. Urriaren 23tik 25era luzatu zen Salliqueló-ko Liburu Azokaren 6. edizioa, ‘Miguel de Cervantes Saavedra’ Kultur Gunea antolatzaile. Liburuen aurkezpenez gain, beste hainbat kultur ekintza egin ziren Kultur Guneko erabilera anitzeko aretoan, tartean tailerrak, txotxongilo ikuskizunak eta musika saioak, batzuk aipatzearren. Antolatzaileek gonbidaturik, euskal standa muntatu zuen Azokan Eusko Deya Euskal Etxeak eta standean sukaldaritza, historia eta oro har euskal kulturari buruzko hainbat liburu jarri zituen ikusgai.

Euskal Etxeko erreferente den Marta Gorostidik EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, “Euskal Etxeak badu leku bat Kultur Gunean, Espainiar eta Portugaldar elkarteek duten bezalaxe, eta horregatik gonbidatu gintuzten parte hartzera. Oso aukera ona da guretzat, bereziki sobera aktibitate ez dugun momentu honetan. Urte zaila izan da hau Argentinan, ea laster dena bideratzen den eta berpiztu dezakegun erakundea”, azaldu digu Gorostidik.

Euskal Etxean mugimendu gutxi badago ere, duela lau urte herrian landatutako Gernikako Arbolaren kimuak bizirik eta hazten jarraitzen duela eta oso indartsu gainera, kontatu digu Gorostidik. “Zaintzen dugu eta asmoa da laster bere ondoan beste landare batzuk paratzea”, jakinarazi digu.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia