euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EH Bilduko Jasone Agirre legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du bihar Buenos Airesko Euskaltzaleak-en

2019/11/05

Jasone Agirre (bigarrena, eserita, ezkerretik hasita) atzo La Platako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideekin
Jasone Agirre (bigarrena, eserita, ezkerretik hasita) atzo La Platako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideekin

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Argentinara hasi berria duen bisitaren baitan Argentinako hiriburuko Euskaltzaleak Euskaltegiko kide eta lagunekin bilduko da bihar EH Bilduko Diasporarako idazkari eta legebiltzarkidea den Jasone Agirre. Euskaltegian ‘Espainiako Erresumaren eta Kataluniako eta Euskal Herriko determinazio mugimenduen egoera politikoa’ izenburuko hitzaldia emango du, iluntzeko 7:30etan, Bernardo de Irigoyen 826 helbidean. Ondoren "afari informal" bat partekatzeko deia partekatuko dute. Hau ez da izango, ordea, hautetsi abadiñoarrak Argentinan bisitatuko duen euskal etxe bakarra, atzo bertan La Platako Euzko Etxea bisitatu baitzuen, bertako buruzagi eta bazkideekin bilduz (kus argazkia).

Esan beharra dago parlamentaria atzo bertan, astelehena, iritsi zela Argentinara, bidaiaren arrazoi nagusia egun hauetan eta igandera bitartean Bahia Blancan garatzen ari den Euskal Aste Nazionalean parte hartzea izanik, bertako Union Vasca Euskal Etxea 120 urte betetzen ari den urte honetan.

Esan dezagun, bestalde, bere alderdi barruan Diasporarekiko harremanez arduratzen den Agirre zutabe bat ari da egiten azkenaldian Argentinan, Nequengo Comahueko Euskal Etxeak aireratzen duen ‘Entre Vascos’ irratsaioan. Saioa, asteazkenero entzun daiteke, gaueko 10etatik 12etara (bertako ordua), www.radiomegafon.com.ar webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia