euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalean dira 'Kaixo!' mintza-liburuaren ingelesa-euskara eta frantsesa-euskara bertsio berriak

2010/09/09

'Kaixo!' mintza-liburu berrien azalak
'Kaixo!' mintza-liburu berrien azalak

PUBLIZITATEA

Txertoa argitaletxeak 'Kaixo!' gaztelera-euskara mintza-liburuaren arrakasta ikusita --zortzigarren edizioa kalean da jada-- liburuxka honen bertsio ingeles eta frantsesa ere plazaratu ditu. Frantses edo ingeles hiztunak direnentzat izan daitezke bereziki baliagarriak. Edota frantsesera edo ingelesera hurreratu nahi duten euskaldunentzat. Oro har, eskuliburuok euskara ikasle, Euskal Herrira datozen turista zein euskararen munduan sakontzeko interesa duen edonorri gure hizkuntzara hurbiltzeko eta zergatik ez, erabiltzen ausartzeko gonbitea ere egiten diote.

Donostia-San Sebastián. Internet bidez eta liburudendetan eros daitezke jada Txertoa argitaletxeak argitara eman dituen 'Kaixo!' mintza-liburuaren ingeles eta frantses bertsioak. Esku liburu hauen aurkezpenak aurrekari arrakastatsua du, 'Kaixo! Guía de conversación castellano-euskara' liburuak izan zuen harrera bikaina, dagoeneko haren zortzigarren edizioa kalean da eta.

Orain, proposamen berri hauekin Txertoak frantsesa eta ingelesa egiten dutenei euskara ezagutzen hasteko bidea erraztu nahi die, ikasle, turista zein interesa duen edonorri esaldi praktiko eta erabilgarriak eskainiz.

Asmo horrekin eskuliburuen egileak, Garikoitz Knörr filologo gasteiztarrak, eguneroko egoeratan erabiltzen diren esaldiak aukeratu ditu: jatetxeetan, supermerkatuan edo lagunartean esan ohi direnak, adibidez.

Horrez gain, eskuliburu hauek euskararen historia eta gaur egungo egoerari buruzko sarrera bat (Henrike Knörr euskaltzain zenak idatzia), ahoskatze gida, oinarrizko gramatika eta hitz arruntenen hiztegiak dakartzate.

-Kaixo!: Manuel de conversation français-euskara erosteko: hemen
-Kaixo!: English-Basque conversation guide erosteko: hemen



Komentarioak

  • gaia

    slñadkfjlkasjd

    lur, 2010/09/09 10:29

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia