euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Red Bay herriak, Kanadako Labrador-en, bere III. Jaialdia Basque Festival egingo du 2015eko uztailaren 7tik 19ra

2014/12/31

Bertako euskal iragan aberatsa, aitzindaria Kanada osoan, ari dira ikertzen, berreskuraten eta zabaltzen Kanadako Red Bay-n. Turismo erakarle duen balioa ere gogoan daukate oso.
Bertako euskal iragan aberatsa, aitzindaria Kanada osoan, ari dira ikertzen, berreskuraten eta zabaltzen Kanadako Red Bay-n. Turismo erakarle duen balioa ere gogoan daukate oso.

PUBLIZITATEA

Kanadako Red Bay herriak “III Jaialdia Red Bay Basque Festival” antolatuko du 2015eko uztailaren 7tik 19ra bere iragan euskalduna bersortuz. Gogoratu behar da Red Bay XVI. eta XVII. mendeetako euskal baleazaleen estazio garrantzitsua izan zela Biarritzetik, Baionatik, Donibane Lohizunetik, Pasaiatik, Donostiatik, Oriotik edota Bermeotik iritsitako arrantzaleentzat. Jardunaldietan haien bizimodua zer-nolakoa zen erakutsiko dute eta horrekin batera euskal gastronomia erakusketak eta Euskal Herriko kulturarekin lotutako erakustaldiak ere izango dira.

Donostia-San Sebastian. Aurtengo udan, Unescoko ordezkariak eta Kanadako zein Labrador-Newfoundland probintziako Gobernuetako ministroak bertan zirela, euskaraz, frantsesez eta ingelesez idatzitako hiru plaka handi ipini zituzten Wanita Stone alkatea buru izan zuen ekitaldi batean, Unescok inguru hori Gizateriaren Ondare izendatu izanaren oroigarri. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria eman zion joan den martxoan Selma Huxley Barkham ikerlariari, honen lana ezinbesteko oinarri izan baita kostalde horietan etengabe egin dituzten aurkikuntzetarako, gogoratu du Irekiak.

Unescok inguru hau Gizateriaren Ondare izendatu zuenetik, tokia sustatzeko ekimenak ugaritzen ari dira Parks Canada-ren lanari eta Red Bayko biztanleei esker. Bertako Saddle uhartean dago, badia txiki baten erdian, inguru hartan denbora luzez baleak eta bakailaoa arrantzatzen aritzen ziren euskaldunen hilerria.

Bertako iragana hobeto ezagutu eta euskaldunek bertan garatu zuten lan aitzindari garantzitsuaren berri zabaltzeko ahaleginen barnean aipa daiteke baita ere, komiki alorrean Guillermo Zubiaga marrazkilari euskaldunak New Yorketik egindago ekarpena, Joanes izeneko trilogia baten bidez euskal eta amerikar historiaren pasarte historiko hori islatzen baitu; ingelesez lehenik, Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroak argitaraturik, eta duela gutxi Euskal Herrira ere iritsi den euskarazko eta gaztelaniazko bertsioekin.

Ternuako Jaialdi honen hirugarren edizioak bat egiten du azken hamarkadetan eskualde zabal honetako euskal iragan aberatsa berreskuratuz eta biziaraziz egiten ari diren beste ekimen batzuekin, hala nola urtero abuztuan St Pierre eta Miquelon uharte frantsesetan, Ternua ondoan, egiten diren euskal festekin edota Quebec-en, euskal baleazaleek bertan utzitako arrastoen eta euskaldunen balea industria osoaren interpretazio gune lana eskaintzen duen Trois-Pistoles herriko Parc de l'Aventure basque en Amérique aire libreko museoarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia