euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Agirre Lehendakaria Center-ek balantzea egin du Ibarretxek azaroan Brasil, Uruguai eta Txillera eginiko bidaiaz

2014/12/30

Ibarretxe lehendakari ohia Eurochileko foroan hitzaldia ematen entzule txiletarren aurrean
Ibarretxe lehendakari ohia Eurochileko foroan hitzaldia ematen entzule txiletarren aurrean

PUBLIZITATEA

Bere buletin edo newsletter-aren zenbaki berria plazaratu du Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC) erakundeak. Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean egoitza duen "gogoeta eta ikerketa sustatzeko" erakunde honek Ibarretxe lehendakari ohia buru dihardu eta, izan ere, iragan bisita egin zuen iragan azaroan Brasil, Uruguai eta Txilera. Horren balantzea eta beste zenbait gai hartu dituz hizpide aipatu buletinak.

 

Vitoria-Gasteiz. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak sustatua, Agirre Lehendakaria Center (ALC) gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntza zentro bat da "Euskal Herriko Unibertsitateari eta honen Bikaintasun Campusari (Euskampus) lotua, helburu duelarik ezagutzaren ikerketa-, berrikuntza- eta zabalkunde-jarduera burutzea: batetik, euskal gizarteari eraldaketa sozio-ekonomikoaren eredu arrakastatsu gisa proiektatzeko aukera eman dioten erabaki eta proiektu multzoa nazioarte mailan balioan jartzeko eta partekatzeko; eta, bestetik, kontzeptu arloan egokitzeko eta berritzeko, Giza Garapen Iraunkorra lortze aldera".

Helburu horiekin bat, Ibarretxe lehendakaria nazioarteko kontaktu eta proiekzio lan etengabea ari da garatzen azken urteotan, hitzaldiak, aurkezpenak eta bilerak gauzatuz hainbat herrialdetan. Horren testuinguruan, eta "euskal kasua aurkezteko eta Euskadi eta Hego Amerikako herrialdeen artean lankidetza estrategiko proiektuak identifikatzeko" ALCeko ordezkaritza batek, Ibarretxe bera buru, Brasil, Uruguai eta Txile bisitatu zituen azaroaren 12tik 19ra, bertako zenbait erakunde publiko eta publikoen ordezkariekin bildu eta bertako zenbait zentro, unibertsitate eta euskal etxeetan hitzaldiak emateko.

Brasilen, Rio Grande do Sul estatuko gobernadorearen aholkulariekin eta bertako euskal komunitateko eta euskal etxe gazteko ordezkariekin bildu zen. Euskal Kasua hizpide hartu zuen, eta mintzatu zen Rio estatuko Ekonomia eta Estatistika Fundazioan, Escola Superior do Ministério Público de Porto Alegre delakoan eta Fundación Escola de Sociología e Política de Sao Paulo, azken kasu honetan Sao Paulo estatuko euskal etxeen ordezkariak ere bertaratuta.

Uruguain CLAEH Centro Latinoamericano de Economía Humana Unibertsitate-Institutuko errektore, lehendakari eta zuzendari akademikoekin antolatu zitzaion batzarra eta herrialdeko euskal komunitatea agurtu zuen Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean eskaini zuen hitzaldiaren testuinguruan. Bi leku hauetan Euskal Kasua hartu zuen mintzagai.

Txilen, azkenik, Emprebask-eko eta Euskal Txiletar Korporazioko kideekin bildu zen, eta baita Santiagoko Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzorde eta kideekin. Hiru hitzaldi eman zituen hiriburuan, Santiagoko Unibertsitateko Administrazio eta Ekonomia Fakultateak deitua bat, "Gizarte globala... erantzun lokala" izenburupean. eta hizlari izan zen baita ere Eurochile-k antolatutako "Eraldaketa ekonomikorako politika eta eredu arrakastatsuak" mintzegian. Santiagoko Euzko Etxean, ostera." Euskal Kasua munduan" izeneko hitzaldia eman zuen.

-Ikus kronologikoki Ibarretxeren jardunen balantzea eta argazkiak: Brasil
-Ikus kronologikoki Ibarretxeren jardunen balantzea eta argazkiak: Uruguai
-Ikus kronologikoki Ibarretxeren jardunen balantzea eta argazkiak: Txile

-ALCen wegunea: http://agirrecenter.com (euskaraz)
-ALCen webgunea: http://agirrecenter.com/es/home (gaztelaniaz)
-ALCen webgunea: http://agirrecenter.com/en/home (ingelesez)

-Harpidetza ALCen buletinean
-ALC Facebook-en
-ALC Twitter-en

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia