euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Radio Euzkadiren ezkutupeko abentura venezuelarra kontatzen du Koldo Anasagastiren “Clandestina” eleberriak

2022/11/09

"Clandestina", Koldo Anasagastiren nobela berria, Circulo Rojo argitaletxeak kaleratuta
"Clandestina", Koldo Anasagastiren nobela berria, Circulo Rojo argitaletxeak kaleratuta

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. 1965 eta 1977 urteen artean Radio Euzkadiren estazio klandestinoa aireratu zen Venezuelatik. "Frankismoaren gezurrei aurre egiteko eta erregimenak kontatu nahi ez zuen guztiari ahotsa jartzeko", EGIko (Euzko Gaztedi Interior) gazte talde batek, Jokin Inza zuzendari, bi transmisore, ekipo elektrogeno bat eta antena erraldoi bat instalatu zituzten Caracasetik hirurogei kilometrora, oihanean. “Txalupa” deitzen zioten, itsas zabalean zegoela sinestarazteko, eta Macuto deitzen zioten benetan zegoen lekuari, gidari izandako Ixaka Atutxa zaintzaile.

Atutxa da, hain zuzen, Koldo Anasagastiren azken liburua den honetako protagonista. “Clandestina. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela” eleberrian, “La Voz de la Resistencia Vasca” ("Euskal Erresistentziaren Ahotsa") esaldiarekin aireratzen zen eguneroko ordu erdiko saioa egiteko abentura islatzen du Anasagastik.

Koldo Anasagasti Cumanan (Venezuela) jaio zen eta ikus-entzunezko sektorean aritu zen. Besteak beste, ETBko eta Donostiako Zinemaldiko zuzendaria izan zen, eta telebista-saio askoren ekoizlea. Azken urteotan literaturara jo du, eta “Clandestina” bere laugarren eleberria da. Lehenengoa, “El último fotograma”, 2019an argitaratu zen, John Anduezarekin batera idatzia. Bigarrena, “¡Maldito caballo!”, 2020ko irailean kaleratu zen, eta bere hirugarren lana, "Y llegaron galerna" izenekoa, 2021eko azaroa da. 1982an komiki-liburua bat atera zuen "Sabino" izenburupean, Sabino Aranaren bizitza bilduz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia