euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxean izango da datorren larunbatean Argentinako Gizatalde Liburutegietako 10. Topaketa

2022/11/08

 10. Gizataldeen Liburutegien Topaketaren irudi informatibo eta promozionlala
10. Gizataldeen Liburutegien Topaketaren irudi informatibo eta promozionlala

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Larunbat honetan, azaroaren 12an, Argentinako Gizataldeen Liburutegien Topaketaren hamargarren edizioa egingo dute La Platan, hiriburu buenosairestarreko Euzko Etxean. Oraingo hau aurrez aurrekoa izango da, 2020ekoa birtuala izan ostean, eta 2021ekoa bertan behera utzi behar izan ondoren, biak pandemiaren karietara. Baina konpromisoak segitzen du, bada hamarkada luze bat lanean dabiltzala liburuzainak, eta Euzko Etxea izango da, oraingo honetan ere, kongresuko anfitrioia.

Euskal bibliotekologiak ordezkaritza zabala izango du. Susana Aramburuk ongi etorria emango die partaideei eta María Fernanda Astigarragak ‘9 Gizataldeen Liburutegien Topaketa: egindako bide luzea’ jasotzen duen lana aurkeztuko du. Bi hizlariak La Platako Euzko Etxearen Matxin Burdin liburutegiko kideak dira. Era berean, Mar del Platako Denak Bateko liburuzain Milagros Pandolfok ‘Donostia-Buenos Aires postalen digitalizazioa eta balioztatzea' izeneko ponentzia aurkeztuko du. Eta Gorka Álvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak ‘Euskadiko Artxibo Historikoa eta Euskal Diasporaren atala’ aurkeztuko du bideokonferentziaz Euskal Herritik.

Larunbatean, 9:30etan, sarrera libre

"Gure asmoa topaketoi jarraipena ematea, elkarrengandik ikasi eta aberasteko aukera ematen digun metodologiari eustea, eta jasotako ideia horiek liburutegietan aplikatzea", diosku Euzko Etxeko lehendakariorde eta topaketaren koordinatzaile María Fernanda Astigarragak. Argi ikusten du bilerok esperientzien eta praktiken trukea sustatzen dutela, eta immigrazioaren historiaren zati garrantzitsu bat biltzen duten gizataldeetako liburutegiei ikusgarritasuna ematen dietela.

Liburuzain, ikertzaile, atzerriko gizataldeetako kide eta publiko orokorrari zuzenduak dira. Ekitaldia urriaren 12an goizeko 9:30tan hasiko da, doako sarrerarrekin, eta La Platako Euzko Etxeko lehenengo solairuko Areto Nagusia izango du egoitza.

Antolatzaileek partaidetza e-mailez baieztatzea eskatzen dute, helbide honetara: bibliotecacentrovasco@yahoo.com.ar

Matxin Burdin liburutegia sareetan:
-Facebook: Biblioteca Matxin Burdin Centro Vasco La Plata
-IG: bibliotecacentrovasco



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia