euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranako 'Presencia Vasca' irratsaioak eta 'Urrundik' elkarteak kultur ikuskizun batekin ospatu dituzte euren urteurrenak

2019/05/16

'Presencia Vasca' irratsaioaren 29. eta 'Urrundik'en 19. urteurrenak
'Presencia Vasca' irratsaioaren 29. eta 'Urrundik'en 19. urteurrenak

PUBLIZITATEA

Parana, Argentina. 'Presencia Vasca' irratsaioaren 29. eta 'Urrundik'en 19. urteurrenak ospagai elkarretaratu dira maiatzaren 5ean, igandea, euskal paranatarrak hiriko Circulo Hoteleko Jai Aretoan. Lagun ugari bildu ziren ospakizunean, tartean Etxeko zen irratsaioko kolaboratzaile eta lagun mina den Mikel Ezkerro eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Cristina Arregui, azken hau FEVAren ordezkari ekitaldian.

Euskal Etxetik jakinarazi zaigunez, “Oso topaketa polita izan zen, giro ederrekoa; jendea oso animatuta zegoen zozketak eta dantza emanaldiak tarteko. Euskal dantzak Etxeko taldeak taularatu zituen eta tangoa, Alejandra Alcain eta Fabian Vega dantzarien esku egon zen. Aurtengo nobedadea, Miriam Galizziren kontaketak”, azaldu diote EuskalKultura.com-i.

Euskal folklorearekin batera, folklore argentinarrak ere izan zuen bere lekua Urrundik-en jaian. Hasteko, urtero bezala, Juan Carlos Borras eta Oscar Giles musikarien kantu eta aireez; eta aurten Hernando "Pico" Rubio gitarra jotzailea ere aritu zen ikuskizuneko parte.

Argazki bilduma osoa, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia