euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujillo, Peru: euskal kultura eta identitatea hizpide bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen hitzaldian

2019/05/16

Wilfredo Lizarzabururen hitzaldia entzutera joandakoetakop batzuk, hizlariarekin, ekitaldiaren amaieran (arg. EE)
Wilfredo Lizarzabururen hitzaldia entzutera joandakoetakop batzuk, hizlariarekin, ekitaldiaren amaieran (arg. EE)

PUBLIZITATEA

Trujillo, Peru. Trujilloko Euskal Etxea antolatzaile, hiriko euskal elkarteko fundatzaile den Wilfredo Lizarzaburu Muñoz-ek eman zuen joan den ostiralean, maiatzaren 10ean, "Identidad y Cultura en Euskalherría y la Diáspora" (Identitatea eta kultura Euskal Herrian eta Diasporan) izenburupean Trujilloko 'Casa de la Identidad Regional' erakundearen hitzaldi aretoan garatu zen hitzaldia, Trujilloko Independentziaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunen karietara.

Hitzaldia, Trujilloko Euskal Etxeak bultzatu nahi duen hitzaldi eta tailer sorta bateko lehenengo ekitaldia da, beti ere "euskaldunek askapen prozesuan eta hiri honen eta Errepublikaren ezarpenean izan zuten eragina"ren berri eman eta zabaldu nahian. Helburu horri atxikitako pertsona, euskal elkarteko fiundatzaile eta buruzagi den Wilfredo Lizarzaburuk hitzaldia ematen ospatu zuen bere urtebetetzea, "hain gustuko duen lan hori gauzatzen", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal etxe trujillotarretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia