euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranáko 'Presencia Vasca' irratsaioa Elvira Kortajarena Ordezkariarekin solastuko da igande honetan

2009/10/10

Elvira Kortajarena, Argentinako Euskasiko Ordezkaritzara abiatu aurretik eman zuen prentsaurrean (argazkia EuskalKultura.com)
Elvira Kortajarena, Argentinako Euskasiko Ordezkaritzara abiatu aurretik eman zuen prentsaurrean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Paraná hiriburu entrerriostarretik astero aireratzen den Presencia Vasca irratsaio euskal-argentinarrak Elvira Kortajarena, Eusko Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkari berria elkarrizketatuko du igande honetako saioan, saioko zuzendari eta esatari den Federico Borras Alcain-en eskutik. Kortajarena, ia 14 urtez Madrilgo Parlamentu espainiarrean Gipuzkoako hautetsi gisa izan duen eserlekuari uko egin ondoren etorri da Argentinara. Eskarmentu politiko handiduna, ongizate sozialean aditua da eta Ibarretxeren gobernuak izendatu zuen Marieli Diaz de Mendibil-en ordea hartua du joan den hilabetean.

Paraná, Argentina. Gipuzkoako Pasaian jaioa, Elvira Kortajarena Iturriotz unibertsitate-diplomaduna da Lan Sozialean eta Lan-Harremanetan, eta lizentziatua Lanaren Zientzietan. Ber denboran Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioko funtzionarioa da eta hainbat kargu politikoen artean, Madrilen Gipuzkoako hautetsi izateaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu eta Antzuolako Udaleko zinegotzi ere izan da.

Buenos Airesa iritsiz geroztik aste batzuk baino iragan ez direla, Kortajarenak Parana-ko Presencia Vasca saioa irratsaioko zuzendari eta esatari den Federico Borras Alcainen galderak erantzungo ditu, tartean seguruenik publiko euskal-argentinarraren interesa zinez piztuko duten batzuk, nolatan kargua eskaini eta hartu zuenetik hasita, Patxi Lopez Lehendakariarengandik hartu dituen jarraipideak, Kanpoko Euskal Ordezkaritzek izango omen duten 'birmoldaketa' eta tokiko gizataldeekiko harremanen gaia, beste hainbaten artean.

Elkarrizketa edonondik segi daiteke internetez

Presencia Vasca-tik gogora ekarri nahi izan dute irrtsaioko beste tarte batean, programak Mikel Ezkerro adiotuaren ohiko lankidetza izango duela, gai historiak eta egungotasunekoak aipatuz.

Igandero bezala, adierazi, bertakoei, euskal irratsaio hau Radio Universidad-en (105.7 Mhz) bitartez aireratzen dela, Universidad Tecnologica Nacional-en (UTN) Parana eskualdeko emisora baita; baina bertakoak ez direnek ere saioa entzuteko aukera daukatela, internet bidez, irratiaren webgunetik: www.fmuniversidad.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia