euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Agerkari Ofizialak HABEren Euskal Etxeetako euskara eskoletarako 2009-10 laguntzen deia argitaratu du

2009/10/12

HABEko Zuzendari Nagusiaren Ebazpena, ostiralean argitara emana
HABEko Zuzendari Nagusiaren Ebazpena, ostiralean argitara emana

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintzaritza Aldizkariak argitaratu berria du joan den ostiralean, 2009ko urriaren 9an, Kultura Sailaren eremuko Ebazpen bat, munduko Euskal Etxeetan ematen diren euskara eskolei zuzendutako dirulaguntza deialdia.

HABEko Zuzendari Nagusiak sinatzen duen 2009ko irailaren 14ko Ebazpena da, Euskal Etxeek jaso ditzaketen dirulaguntzak eskuratzeko bidea finkatzen duena, 2009ko urria eta 2010eko iraila bitarteko euskara eskolei dagokienez.

Ebazpenaren testu bertsioa hemen irakur daiteke osorik. Eta pdf-an, hemen.

Gogoan eduki behar da, ohi bezala eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa dela, ebazpena argitaratua izan ondotik, eta, beraz, epe hori ostiraletik dela abian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia