euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pandemiak aldaketak ekarri ditu, baina asteburuan hasiko da EuskarAbentura 2021, aurten Diasporako kiderik gabe

2021/06/30

EuskarAbenturaren aurreko edizio bateko irudia, Euskal Herria herriz herri zeharkatuz
EuskarAbenturaren aurreko edizio bateko irudia, Euskal Herria herriz herri zeharkatuz

PUBLIZITATEA

Zokoa-Lekarotz. Pandemiaren eraginez iazko edizioa bertan behera utzi behar izan zen, eta aurtengoan hasieran zalantzak izan ziren nagusi, nahiz eta, osasun neurriak zorrotz errespetatuz, azkenean eta programan aldaketa esanguratsuak eginez datorren asteburutik aurrera hasiko diren biltzen 2021eko edizio honek bilduko dituen 16-17 urteko 120 gaztetxo euskaldunak. Aurtengoan baina, eta bidaiatzeko indarrean dauden oztopoak ere tarteko, ez da Diasporako ordezkaririk izango, nahiz eta begiraleen artean Dylan Inglis gazte ingeles euskalduna arituko den, adierazi digute antolatzaileek.

Aurtengoan, baina, ekimena ez da ibiltaria izango, bi aste eskaseko bi txandatan banatuko da Zokoa (Lapurdi) eta Lekarotz-en (Nafarroa) lehena, eta Bidaia-Goiatz (Gipuzkoa) eta Aulestian (Bizkaia) bigarrena, kanpaldi formatoan. Etengabeko isla izango du interneten eta beraz nahi duenak Facebook, Instagram, Twitter eta sare sozialetan segitu ahal izango ditu 2004-2005ean jaio ziren euskal gazte hauen ibilerak.

Programari esker, euskal kulturaren hainbat alderdi hurbilduko zaizkie parte-hartzaileei, eta historiari, ondareari edo geografiari buruzko edukiak ere landuko dituzte, topaketa, hitzaldi eta tailerren bitartez, eremu desberdinetako profesionalek eskainita; tartean, musika, arte eszenikoak, bertsolaritza, literatura edo kirola landuko dira. Aldi berean, autonomia eta erantzukizun pertsonala ez ezik, berdintasunaren, naturarekiko errespetuaren eta turismo iraunkorraren inguruko balio zibikoak ere jorratuko dituzte.

-EuskarAbenturaren webgunea: https://euskarabentura.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia