euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Nevadako Estatua (AEB) eta Boiseko Euskal Museoko zuzendari Patty Miller saritu ditu

2010/07/08

Lan Onari saria jasoko duen Patty Miller (argazkia EuskalKultura.com)
Lan Onari saria jasoko duen Patty Miller (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Gutxiago falta da Patxi Lopez lehendakariak Estatu Batuetara, bertako Nevada, Kalifornia eta Idahora uztaileko azkeneko astean egin behar duen bidaiarako eta ostera horri begira, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak erabakiak hartu zituen joan den astean eginiko bileran, besteak beste Estatu Batuetako Nevada Estatuari 'Lagun onari' saria ematea eta 'Lan Onari' errekonozimendua, berriz, Patty Miller, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeko zuzendariari. Bi sariok Patxi Lopezek berak eskuz-esku emango dizkie Nevadako gobernadore James Gibbons-i eta Patty Miller-i uztailaren 23an AEBetara Renon hasi eta Boisen bukatuko duen bidaiaren baitan, Idahoko hiriburuko Jaialdi 2010 euskal-amerikar elkarretaratze handiarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria emango dio Amerikako Estatu Batuetako Nevada Estatuari, "euskal herritarrei egindako harreragatik" eta "adiskidetasuna eta euskal kultura, nahiz balore akademikoak" modu eredugarrian sustatu dituelako. Hala onartu zuen joan den asteartean egin zuen Gobernu Kontseiluan.

Patxi Lopez lehendakaria bera izango da saria Nevadako gobernadore James Gibbons-i emango diona, uztail honen azken astean Estatu Batu Mendebaldera burutuko duen bidaia ofizialean. Lopezek Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Ikasketa Zentroa bisitatuko du, munduan Euskal Herritik kanpo dagoen goi-ikastegi eta liburutegi handiena duen instituzioa delarik Nevadako Unibertsitatea, Renoko kanpusean.

Duela bost urte, Ibarretxe lehendakaria izan zen ondoko estatuari, Idahori, sari bera eskuz-esku eman ziona, orduan ere Estatu Batuetara Jaialdia zela-eta egindako bisitan. Jaialdi 2005eko programaren baitan ipinitako ekitaldi hura Idahoko Kapitolioko eskilara luzeen erdian burutu zen, Euskadiko eta Idaho Estatuko agintari gorenenak partaide.

Bestalde, Jaurlaritzak Lan Onari saria Patty Miller euskalamerikarrari ematea erabaki zuen baita ere joan den astearteko bileran. 1993az geroztik Boise Idahoko hiriburuko Euskal Museo eta Kultura Etxeko zuzendaria da Patty Miller eta "bere ibilbide profesional eta gizatiarrarengatik, ekimen izpiritua eta kulturari eskainitako bizitza osoagatik" emango dio, exekutiboak berak ohar batean adierazi duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia