euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uda da, bidaiatu eta partekatzeko aldi ederra: Lauarin jaialdian Irlanda eta Turkiako taldeak aritu dira Donostian

2010/07/08

Irlandako taldea Gaskuinako plazako erakustaldian.
Irlandako taldea Gaskuinako plazako erakustaldian.

PUBLIZITATEA

Uda da Europan, eta uda sasoina izan ohi da, izan ere, mundu guztiko folklore taldeak euren lanaren emaitzak nazioarteko irteeretan, bateko eta besteko jaialdi eta elkarretaratzetan aurkezteko gehien baliatzen duten urtaroa. Gauza, norberarena erakutsiz, besteena ikusi eta ezagutzak aberastea da, lagun eta adiskide berriak eginez beste leku batzuetan ere bertako folklore eta moldeak lantzen dituzten lagunen artean. Adibide soil bat baino ez da, baina Donostian izan den Lauarin nazioarteko folklore jaialdian Irlanda eta Turkiako taldeak izan dira asteburu batez eurena eskaintzen; Antigua auzo donostiarrean zehar ibili ziren, frontoian, kaleetan barrena egindako desfiletan eta auzoko plazan egin zituzten erakustaldiak, bertako taldeak anfitrioi.

Donostia, Gipuzkoa. Uda aldian urtero gertatzen den folklore eta dantza zein musika talde truke horren barnean egin da Donostian Lauarin nazioarteko folklore jaialdia. Asteburu batez, Gipuzkoako hiriburuko Antigua auzoan, Irlanda eta Turkiako dantza taldeak gonbidatu dituzte eta erakustaldia eskaini dute, bertako taldeak anfitrioi, denbora goxoak emanez elkarrena ikusten eta norberak berea bestekin partekatzen.

Jantzi ikusgarrien eta tokian tokiko folklorearen erakustoki bihurtu zen horrela Antigua. Istanbuleko Folklor Kurumu eta Ipar Irlandako Brú na Bóinne taldeek Donostiako Gaskuinako plazan emanaldi laburra burutu ondoren, Matia eta Escolta Real kaleetatik barrena frontoiraino atera ziren kabalkadan.

Jaialdian parte hartu zuten taldeek elkarrekin bazkaldu zuten, Antiguoko Kirol Elkarteak, Basoetxeak, Istingorrak eta Izurun elkarteak bertako moldean prestatutako jaki dastagarriekin. Jaialdiko giroa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, bai eta munduko beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia