euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euzko Etxeak egun tradizio den ‘Iratzartze Alaia' 1939an hasi izanaren 80. urteurrena ospatu zuen atzo

2019/08/01

2019ko ‘Iratzartze Alaia’
2019ko ‘Iratzartze Alaia’

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Hator Hona programa arrakastaz garatzen ari den bitartean, Necocheako Euzko Etxeak bere 80. ‘Iratzartze Alaia’ egin zuen atzo, Iñaki Deunaren Eguneko programaren barruan. Goiz goizean euskal etxeko kide eta agintariek, musikari eta dantzariek, eta Hator Honako partaide Euskal Herritik etorri diren euskaldunek taldea osatu eta euskal egoitzatik atera ziren, trikitixa eta panderoaren erritmora kalez kale eta etxez etxe, bisitak eginez euskal komunitateko lagun zaharrenei. Ondoren etorri zen ohiko omenaldia Mariano Necochea generalari, Angel Murga-ri, eta Gernikako Arbolaren kimuari. 80. urteurrenaren karietara, aurtengo ‘Iratzartze Alaia’k oihartzun berezia izan zuen eta prentsa eta hedabideek ere eman zuten ibilbidearen berri.

Entzun hemen 'Iratzartze Alaia'ren ('Goizeko Esnatzea' ere deitzen diote) sorrera, sortzaileetako batek, Francisco Zubillaga Iturralde errenteriarrak Necocheako irrati bati kontatua.


[2019ko Iñaki Deunaren Egunean, euskal dantzak udaletxean]


[2019ko Iñaki Deunaren Egunean egindako omenaldiak]

Iñaki Deunaren eguneko programak arratsaldean jarraitu zuen mezarekin eta gauean, baratxuri zopa plater nagusi izan zuen afariarekin. Euzko Etxetik oroitarazten dute San Inazio ospatzeko afaria nagusia larunbatean izango dela, gaueko 9:30etan.

15. Hator Hona

Baina San Inazio eguna izanik atzokoa egun berezia izan bazen, Hator Hona programan parte hartzen ari direnentzat, euren programako egun aktibo eta lanpetu bat gehiago izan zen. Gogora dezagun programa uztailaren 22an hasi zela eta bi astez musika, kantu, dantza, euskara eta sukaldaritza tailerrak zari direla eskaintzen Euskal Herritik etorritako sei gazte, Necocheako ume, azte zein helduei begira. Tailerrez gain, eta Hator Honaren 15. urteurrena ospatzeko, plaka oroigarri bat desestali zuen Euskal Etxean Kiti Zubillaga lehendakariak.

Hator Hona programaren edizio honi asteburu arteko ekintza geratzen zaizkio, besteak beste, triki-poteoa, mintzodromoa, San Inazio jaia eta azken agurra, azken hauek abuztuaren 4an.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia