euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko euskal etxeak topatzeko aurkitegi eta mapa bidezko tresna berria sarean EuskalKultura.com-en

2008/11/14

Atal berriaren irudi bat
Atal berriaren irudi bat

PUBLIZITATEA

Pixkanaka hobetzen goaz EuskalKultura.com eta urrats berria eman dugu aste honetan Euskal Etxeen bilatzaile eta fitxategi bat sareratzean. Munduko euskal etxeak non dauden bilatu, mapan kokatu eta datu jakingarriak eskuratzeko tresna egokia izan daiteke. Aurretik ere sarean geneukan euskal etxe webgunedunen zerrendatik abiatuta emandako pauso berria da, datozen aste eta hilabeteetan beste urrats berri batzuekin osatuko duguna.

Donostia-San Sebastián. Munduko euskal etxeen fitxategi osatua, nazioartean banatutako euskal elkarteetarako sarbidea mapa bidez zein klik egiteko zerrenda bidez, hori da EuskalKultura.com-ek bere webguneari gehitu edo emendatu dion zerbitzu berria. Aurretik biltzen zuen munduko euskal etxe webgunedunen zerrendari emandako urrats berria da, dagoeneko Estatu Batuetako kasuan euskaraz eta ingelesez eskaintzen genuena eta orain mundu osorako zabaldu duguna.

Bereizkeriarik gabe bildu ditugu bertara euskal etxetzat jo ditugun elkarte edo erakundeak. Batetik, Eusko Jaurlaritzak ofizialki euskal etxetzat onarturik dauzkan elkarteak; bestetik, zerrenda horretan ez egon arren, euren burua euskal etxetzat jo eta euskaldunen biltoki direnak; baita ere, azkenik, euren burua nafar etxetzat aurkezten duten etxeak, gure izenburuak dioenez, gure arloa euskal kultur arloa baita eta zalantzarik ez baitugu nafar etxeetatik ere euskal kultura lagundu eta biziarazten dela.

Datozen asteetan segituko dugu urratsak ematen, sail eta baliabide berriak eskainiz eta gure irakurleek etengabe egiten dizkiguten galde eta eskakizunei geure indarren araberako erantzun egokiak ematen. Adi beraz. Bistan da, oraingo sail berria, webgune osoa  bezala, beta fasean, proba fasean dagoela oraindik. Emaizkiguzu egun batzuk eta ondoren, ikus ditzakezun akatsen berri emaiguzu mesedez, irakurle.

Lotura interesgarriak

Euskal Etxeen baliabide berria
http://www.euskalkultura.com/baliabideak



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia