euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu osoko euskal etxe eta unibertsitateak partaide bihar Klasikoen Irakurketan Bilboko Arriaga antzokian

2020/11/14

13. Irakurketa Jarraituaren afixa
13. Irakurketa Jarraituaren afixa

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Ekainean egitekoa zen ekitaldia, azarora atzeratu behar izan zuten pandemiaren ondorioz. Eta osasun egoera oraindik erabat gaindituta ez badago ere, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren babespean Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa egingo da aurten ere. Hitzordua bihar da, azaroaren 17an, goizeko 8etatik aurrera, Euskal Herriko ordutegian.

Irakurketaren 13. ediziorako antolatzaileek aukeratutako generoa haur eta gazte literatura da eta irakurriko diren testuak Mariasun Landa idazle errenteriarrarenak. Ohi bezala, ekitaldia Arriaga Antzokian izango da, dagozkion osasun neurriak hartuta, eta Mariasun Landak berak emango dio hasiera irakurraldiari. Berak lehenengo pasartea irakurri ostean, berrehun bat lagunek ordea hartu eta segituko dute irakurtzen, horietatik multzo polit bat Euskal Herri kanpotik.

Diaspora partaide

Berriro ere Etxepare Euskal Institutuak bermatuko du Euskal Herritik kanpo dauden euskaldunen partaidetza. Pantailen bidez, euskal etxe, euskal federazio eta unibertsitate ordezkariek osatzen dute zerrenda. Hona biharko ekitaldian parte hartuko duten erakundeak:

-Euskaldunak, Association des Basques du Quebec (Kanada)
-Eusko-Brasildar Etxea-Casa Vasco Brasileira (Brasil)
-Euskal Etxea-Centre Cultural Barcelona (Katalunia)
-Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein e.v. (Alemania)
-Euskal Etxea-Hogar Vasco de Madrid (Espainia)
-Lagunt eta Maita, Pau (Frantzia) 
-Centro Vasco-Navarro Laurak Bat de Valencia
-Colectividad Vasca de Chile 
-Centro Vasco "Gure Txoko" Valladolid 
-Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak (Kolonbia)
-Euskal Etxea "Artea", Palma de Mallorca 
-Bruselako Euskal Etxea (Belgika)
-Pariseko Eskual Etxea (Frantzia)
-Eusko Alkartasuna de Sao Paulo (Brasil)
-Bordeleko Eskualdunen Biltzarra (Frantzia)
-Eusko Etxea-Casa Vasca, de Santiago de Chile 
-Associazione Culturale Euskara, Eroma (Italia)
-NABO, North American Basque Organizations, inc. (Estatu Batuak)
-London Basque Society Euskal Elkartea (Ingalaterra)
-FEVA, Asociación Cultura Vasca Gerora, Córdoba (Argentina) 
-Euzko Etxea-Casa Vasca de Valparaiso (Txile)
-FEVA, Euzko Alkartasuna de Macachín (Argentina)
-FIVU, Federación de Instituciones Vascas de Uruguay (Uruguai)
-Universitat Barcelona (Katalunia)
-Centro Vasco "Euskal Erria" de Montevideo (Uruguai)
-Tokioko Euskal Etxea (Japonia)
-Centro Vasco Euskal Etxea de México A. C. (Mexiko)
-Universitat Autonoma de Barcelona (Katalunia)
-Gure Txoko Basque Club Inc. (Australia)
-Saltoko Euskaldunen Taldea (Uruguai)

Kultura, gizartea, kirola, politika eta beste arlo askotako hainbat erreferente, irakurle bilduko dira Arriaga Antzokira, tartean, erakundeen izenean, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Bizkaiko Foru Aldundiko Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua, Eusko Jaurlaritzako Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua eta Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburua. Irene Larraza Institutuko zuzendaria eta Kinku Zinkunegi Euskara Munduan programaren arduraduna ere bertaratuko dira, Etxepare Euskal Institutuaren ordezkari.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia