euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako Euskal Etxea berriz ere atzeratu beharrean dago Kalakan-en kontzertua, pandemiaren egoera dela-eta

2020/11/16

Kalakanen Bruselako kontzertuko jatorriko kartela, Bruselako Euskal Etxea antolatzaile
Kalakanen Bruselako kontzertuko jatorriko kartela, Bruselako Euskal Etxea antolatzaile

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Bruselako Euskal Etxeak oharra plazaratu du azalduz bere bazkide eta lagunei berriro ere suertatu dela Kalakanen kontzertua atzeratu beharrean, pandemiak eragindako egoera ez baitago oraindik ere batere kontrolpean eta beraz zuhurtziak eta segurtasun neurriek honelako elkarretaratze jendetsurik ez egitea agintzen baitute. Gogora dezagun Kalakanen kontzertua martxoaren 20rako zegoela hasieran antolatuta hiriko Mercelis Antzokian eta pandemia lehertu zelarik Bruselako EEak  abenduaren 5a ipini zuela data berri.

Hauxe da euskal etxe bruselarrak euskaraz (gaztelaniaz, flandieraz eta frantsesez ere) bidali digun oharra:

"Dakizuen bezala, #Bruselakoeuskaletxea k Kalakanen kontzertua bertan behera utzi egin behar izan zuen martxoan Covid19 aren agerpena zela eta. Egoerak hobera egingo zuelakoan lanean aritu gara kontzertua abenduaren 5ean egin ahal izateko itxaropenarekin baina berriro ere bertan behera uztea behartuta gaude. Guk gogoz  lan egingo dugu egoera hobetu ahala kontzertua antolatzeko  helburuarekin. Jakinaren gainean jarriko zaituztegu!"

"Dena den, momentuz data finko bat ezin dugunez eman, sarreren dirua berreskuratzeko aukera eman nahi dizuegu. Beraz dirua berreskuratu nahi duzuenek bidali iezaiguzue mezu bat mesedez bruselakoeuskaletxea@gmail.com helbidera edo facebook-era. Sarreren dirua Bruselako Euskal Etxeari eman nahi badiozue, ordea, ez duzue ezer egin behar. Eskerrak ematen dizkizuegu! Mila esker denori eta zaindu! "



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia