euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideon Euskaro EEak abiada berreskuratuta ospatu du 111. urteurrena, uztailerako San Fermin jaia deituz

2022/06/30

Etxekoek egindako 'Arkumea txilindron erara' izan zuten menua Euskaro Euskal Etxeko 111. urteurreneko bazkarian
Etxekoek egindako 'Arkumea txilindron erara' izan zuten menua Euskaro Euskal Etxeko 111. urteurreneko bazkarian

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Montevideoko Euskaro Euskal Etxea 1911ko ekainaren 29an sortua da eta ekainero ospatu ohi du. Hori dela eta, ekainaren 12an, euskal etxeko kide, familia eta lagun bildu ziren elkartearen 111. urteurrena ospatzeko bazkari batean. Juan Pedro Arin eta Juan Carlos Ariztegui, Zuzendaritza Batzordeko kideak, arkumea txilindron erara prestatzeaz arduratu ziren eta 75 lagun gerturatu ziren dastatzera.

Jardun betean ari da aurten Montevideoko Euskaro Euskal Etxea. Ekainean hasi dira mus topaketak; izan ere, klasea eta partidak egiten dituzte asteazkenero, bi Zuzendaritza Batzordeko kide gazteren eskutik, Carolina Ariztegui eta Fabian Orradre hain zuzen. Gainera, maila ezberdinetako euskara klaseak ematen dituzte, aurrez aurrekoak eta online, Andrea Bella eta Laura Moreno irakasle.

San Fermin jaia uztailaren 17an

Ospakizunen egitarauari jarraituz, San Fermin eta San Inazio jaiak antolatzen ari dira. Hitzordua euskal etxearen egoitzan (Bacigalupi 2219) izango da uztailaren 17an, igandea, eguerdian. Paella handi bat prestatuko dute eta ez dira faltako txistorra pintxoak eta postreak. Txartelak 900 $-ko balio du. Bazkarirako erreserbak zuzendaritza batzordeko kideekin edo idazkaritzarekin harremanetan jarriz egin daitezke, 29245386/092137223 telefonora deituz.

Zorionak Euskaro Euskal Etxea!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia