euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Gauza txikiek historia handiak egiten dituzte", pentsatu al duzu materiala ematea Euskal Diasporaren Artxiboari?

2022/06/29

Handi ala txiki, edozein material emigrazioari eta euskaldunek munduan utzitako arrastoari lotua eskertuko dizute Diasporaren Artxiboan
Handi ala txiki, edozein material emigrazioari eta euskaldunek munduan utzitako arrastoari lotua eskertuko dizute Diasporaren Artxiboan

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Iraganak, aberatsa denean ere, gordetzen ez bada, galtzeko arriskua dauka. Euskal Herriak altxorra du munduan barreiatutako bere diaspora. Denboran zehar, euskaldunek euren arrasto eta marka utzi dute hamaika lekutako parajetan, leku askotako historia eraikitzen lagundu dute eta partaide izan dira munduari ezagutzen dugun gisan tankera ematen. Baina horrek guztiak galtzeko eta ahazturan erortzeko arriskua dauka biltzen eta jasotzen ez bada, ikertzaileek ikertu eta ondoko belaunaldiek ezagutzen ez badute. Lehenengo bilketa lan hori ari da egiten Bilbon Euskal Diasporaren Artxiboa. Eta lan horretan ez dago objektu txikiegi edo apalegirik.

"Gauza txikiek historia handiak egiten dituzte" lelopean, pixkanaka, euskaldunek euren emigrazioaren lekuko izan diren eta munduan izan duten presentziaren isla izan daitezkeen paper, argazki, gutun, tresna eta oro har material eta objektuak ari da biltzen Euskal Diasporaren Artxiboa; lehenengo eta behin, gorde eta gal ez daitezen eta, horrekin batera, ikertzaileen eskuragarri gera daitezen. Hala errepikatzen dute Artxikoko arduradurek, "ez, lan horretan ez dago objektu txikiegi edo apalegirik". Guztiak dira baliotsuak, guztiek laguntzen dute hobeto ezagutzen gure iragana, nolakoa izan zen gure arbasoen bizitza, zer eta non egin zuten..."

Zeu edo zeure familiakoren bat emigrantea izan bada, edo Diasporatik irakurtzen badiguzu, pentsa ezazu zuretzat arrunta izan daitekeen edota egunero ikusten duzun tresna, dokumentu edo objektu hori baliotsua izan daitekeela Euskal Diasporaren Artxiboarentzat, eta esker onez jasoko dizutela. Ohoratzeko eta errekonozitzeko modu bat ere bada behar bezala gordetzea, izen-abizenekin.

Eman edo utzi dezakezun objekturik baduzu, edo argibide gehiago nahi baduzu idatzi lotsarik gabe diaspora.artxiboa@euskadi.eus helbidera.

Hona Euskal Diasporaren Artxiboak plazaratu duen kanpaina berria lau eletan:


Bideoa euskaraz


Gaztelaniaz


Frantsesez


Ingelesez

EUSKAL DIASPORAREN ARTXIBOA
Maria Díaz de Haro, 3, Bilbo, Bizkaia
diaspora.artxiboa@euskadi. eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia