euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideok eta Durangok senidetzea sinatu eta lankidetza eta kultur trukerako aldi berri bati eman diote hasiera

2022/10/03

Montevideoko Sofía Espillar, eskuinean, eta Durangoko Ima Garrastatxu, ezkerrean, senidetze akordioa sinatzen
Montevideoko Sofía Espillar, eskuinean, eta Durangoko Ima Garrastatxu, ezkerrean, senidetze akordioa sinatzen

PUBLIZITATEA

Durango, Bizkaia. Durangok eta Montevideok senidetze eta lankidetza akordio bat sinatu dute, bi herriak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturaletan oinarrituta. Montevideoko ordezkaritza bat, Sofía Espillar hiriburu uruguaitarreko Departamentu Batzordeko presidentea buru, Durangora heldu zen karia horretara. Akordioak kultura eta arte esparruetan trukea eta lankidetza sustatzea du helburu. Ekitaldia irailaren 27an egin zen, Durangoko herriaren izenean Ima Garrastatxu alkatea sinatzaile eta Montevideoren izenean Sofía Espillar. Sinadura ostean, Durangoko Montevideo etorbidean jarritako plaka aurkeztu zuten.

Euskal Herrirako bisitan, Uruguaiko ordezkaritzak Gasteizko Legebiltzarra ere bisitatu zuen. Bertan, Bakartxo Tejería legebiltzarburuak eta talde guztietako legebiltzarkideek egin zieten harrera. Ondoren Gernikako Batzarretxea, Bilboko Udala eta Guggenheim museoan ere egin zuten geldialdia, Euskal Herriko beste toki esanguratsu batzuen artean.


Legebiltzarrean, ganberako lehendakaria eta talde guztietako legebiltzarkideak harreragile

Uruguaiko presidente ohi Pepe Mujicak ere aipatu du hitzarmena eta Durangoko herriari agur berezia egin dio sare sozialeetan zabaldutako bideo baten bidez. Bideoan euskal diasporako kide dela aitortzeaz gain, euskal immigrazioari egindako ekarpenengatik eskerrak ematen dizkio, besteak beste.


Uruguaiko presidente ohi Pepe Mujicak senidetzeagatik durangarrei bidalitako agur berezia



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia