euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miren Karmele Atxurra, Venezuelako El Hatillo-koa, garaile 'La txalupa de Radio Euzkadi'ren zozketan

2009/06/11

Venezuelako bidea hartuko duen liburua.
Venezuelako bidea hartuko duen liburua.

PUBLIZITATEA

Miren Karmele de Atxurra EuskalKultura.com-eko harpideduna eta Venezuelako Miranda estatuko El Hatillo udalean bizi dena izan da gure buletinak Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua banatzeko antolatu duen zozketako irabaztuna. Lerro hauek baliatzen ditugu garaileari zorionak emateko eta adierazteko liburua bere etxean jasoko duela posta zertifikatuz datozen asteetan.

Donostia-San Sebastian. Miren Karmele De Achurra buletineko harpidedun da eta joan den asteko ostiralean igorri zigun parte hartu ahal izateko mezua. Liburua aste honetan bertan aterako da Donostiatik eta, beraz, datozen hamar egunetan-edo bidali digun Venezuelako Mirandako estatuko El Hatilloko helbidean izango du Arantzazu Amezagak idatzi eta sinatutako "La txalupa de Radio Euzkadi, una semblanza de Pello Irujo Elizalde" liburuaren bere kopia. Ez da opari makala, kontutan harturik, gainera, liburua agortua dagoela dagoeneko Euskal Herriko liburudendetan. [EuskalKultura.com saiatu da irabazlearekin mintzatzen, baina oraingoz behintzat ez dugu arraposturik jaso. Leero hauek irakurriuko balitu, gurekin harremanetan sartzea eskatzen diogu]

Zozketan honako herrialde eta herrietako jendeak hartu dute parte: Argentina (Tres Arroyos, Buenos Aires Hiri Autonomoa, Viedma, San Pedro, Rosario, General Rodriguez, Bahia Blanca, Chivilcoy, Mar del Plata, Arrecifes, El Bolsón, Posadas, Córdoba, Bariloche, Resistencia, Paraná), Estatu Batuak (Kalifornia), Uruguai (Montevideo), Kolonbia (Medellin, Bogotá), Txile (Santiago, Valparaíso, Talca), Euskal Herria (Zamudio, Ortzaize, Iruñea-Pamplona, Donostia), Venezuela (Caracas, El Hatillo) eta Brasil (Sao Paulo). Euren partaidetza eskertzen diegu guztiei.

Hilabete honetan bertan beste zozketa bati ekingo diogu. Xamar idazle nafarraren liburu ezagun baten bi ale izango dira, ezinbestekoak euskal gaiei buruzko edozein liburutegitan, Pamiela argitaletxeak argitara emanak. Xehetasunak, datozen egunetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia