euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saria jaso du Miguel Mendiondo Bahia Blancako 'Gure Antzerkia' taldeko zuzendariaren azken lanak

2009/06/29

Ezkerretik eskubira, Roberto Mendiondo bere anaia, Jorge Bedini zuzendaria eta Miguel Mendiondo bera
Ezkerretik eskubira, Roberto Mendiondo bere anaia, Jorge Bedini zuzendaria eta Miguel Mendiondo bera

PUBLIZITATEA

'La razón blindada' Jorge Bedinik zuzendutako lanak publikoak emandako antzezlan hoberenaren saria jaso du Azul hirian egiten den 'Un Otoño Azul' Nazioarteko Antzerki Topaketan. Antzezlanean protagonista izan da Miguel Mendiondo, euskal jatorriko aktorea, bere anaia Robertorekin batera. Mendiondok Bahia Blancako Euskal Etxeko antzerki taldea sortu zuen 2003an, 'Gure Antzerkia' izenpean, eta hau zuzentzeaz arduratzen da gaur egun.

Bahia Blanca, Argentina. Miguel Mendiondo Bahia Blancako Euskal Etxeko 'Gure Antzerki' taldeko zuzendaria da, besteak beste. Aktore honek hainbat antzezlan eta ekoizpenetan parte hartu du eta hain zuzen ere, saritua izan da bera protagonista daukan 'La razón blindada'. Jorge Bedinik zuzendutako antzerki obrari, antzezlan hoberenaren saria eman dio Azul hirian bildutako publikoak.

Azul hirian urtero 'Otoño Azul' izeneko Nazioarteko Antzerki Topaketa egiten da eta bertan parte hartu du edizio honetan Miguel Mendiondo 'La razón blindada' antzezlanarekin. Urteak daramatza aktore lanetan, oso gaztetik hasi zen Bahia Blancako Antzerki eskolan eta ikasketak 1995ean bukatu zituen.

1992tik asko izan dira Mendiondok antzerki munduan egindako lanak eta 94tik aktore bezala jarduteaz gain, zuzendari moduan ere aritzen da. Telebistan, antzerkian, irratian egin du lan eta bere esperientziak lagunduta 2003an Bahia Blancan Euskal Etxeko antzerki taldea sortu zuen. Bertan antzezpen lan andana prestatu dituzte urte hauetan eta iaz euskaraz grabatutako laburmetraia bat ere egin zuten. Azaroan, bestalde, 'Pudente' euskal operaren estreinaldian agertoki-zuzendari aritu zen, Bahian. Aurten maiatzan hasitako antzerki tailerrekin jarraitzen dute 'Gure Antzerki' taldekoek Miguel Mendiondoren gidaritzapean.

Lotura interesgarria

Gure Antzerki taldearen webgunea
http://www.gureantzerki.blogspot.com

Miguel Angel Mendiondo
http://eventosmendiondo.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia