euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Nafar Etxeak 2020ko San Ferminetako kartel lehiaketa antolatu du, lehenengo saria urdaiazpiko bat dela

2020/06/24

2020ko San Fermineko kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia irekita dago
2020ko San Fermineko kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia irekita dago

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Aurten San Fermin jaiak beste era batera ospatu beharrean izango dira sanferminzaleak, bai Nafarroan, bai Diasporan. Mendozako Nafar Etxeak online ospakizuna antolatu du, San Fermin kartel lehiaketa barne. Izan ere abian ipini du Mendozako 2020ko San Fermin jaiak iragartzeko afixa hautatzeko lehiaketa, Mendozan bizi diren 18 urtetik gorakoak partaide izango dituena, sarien artean "ahoa ur bihur dezakeenen bat", adierazo digute.

Berrogeialdia dela eta, lanak ezinbestean bidali beharko dira e-postaz, centronavarromendoza@gmail.com helbidera. Epea uztailaren 3an bukatuko da. Bozketa sare sozialetan gauzatuko da: uztailaren 6 eta 7ren artean Nafar Etxeko bazkideek, lagunek eta publikoak bozkatu ahal izango dute Mendozako Nafar Etxeko Facebooken. Uztailaren 8an emaitza plazaratu eta sari banaketa uztailaren 14tik aurrera egingo da.

Lehenengo saria, urdaiazpiko bat izango da. Bigarrena, Nafar Etxeko ekimenetan urtebetez doan parte hartzeko gonbitea, eta hirugarrena, Nafarroako Entziklopedia.

Anima zaitez eta parte hartu!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia