euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bogotan, "El Vasco" ekimenarenak dira patata-tortilla onenak eta akordioa sinatu berria du Euskal Etxearekin

2020/06/24

Bogotako Euskal Etxean ospatutako azken festa, 2020ko Danborrada . Eskuinean, 'El vasco'ren publizitatea
Bogotako Euskal Etxean ospatutako azken festa, 2020ko Danborrada . Eskuinean, 'El vasco'ren publizitatea

PUBLIZITATEA

Bogota, Kolonbia. Bogotako ‘El Vasco’, hiriburu kolonbiarrean bizi den Goio Usunaga Beltran de Gebara chef bilbotarraren proiektua da eta sukaldaritza negozio honen ikurra patata tortila da, iragarkietan "Euskadiko jatorria duen errezeta"duna aurkezten duen gutizia. Menuak Euskal Herriko beste hainbat plater tipiko ere eskaintzen ditu. 'El Vasco'k sinatu berria du tratua Bogotako Euskal Etxearekin, bertako bazkideek %10eko deskontua izan dezaten jatetxean erostean.

Mundu osoan eragin handia izaten ari den pandemia ondorio larri baino larriagoak ari da uzten egunez egun Hego eta Erdialdeko Amerikan. Kolonbia ez da salbuespena eta are gutxiago bere hiriburua. Bogotako Euskal Etxea itxita dago duela hiru hilabetedanik eta bertako arduradunek egoera zail hau zertxobait arintzearren akordio hau sinatu dute, 'El Vasco'ko produktuak errazago eskuratu ahal ditzaten.

Bogotako Euskal Etxea gaur egun

Eneko Laiz da Bogotako Euskal Etxeko lehendakaria, Jose Vicente Katarain lehendakariordea eta Beñat Matesanz elkarteaz arduratzen den zuzendari exekutiboa. Matesanz-ek EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “momentu honetan, eta koronabirusak sortutako pandemiagatik, Euskal Etxea itxita dago baina behin hau pasatu eta gero lan egiten jarraitzeko asmoa dugu beti ere gure Euskal Etxea gero eta gehiago ezagutarazten”.

Matesanz-ek azaldu du urtean zehar euskal festa batzuk ospatzen dituztela eta normalean hogeita hamabost bat lagun bildu ohi direla, “gehienak hemen bizi diren euskaldunak, baina espainiar batzuek ere bat egiten dute”, adierazi du EEko zuzendari exekutiboak. Izan ere, urtarrilean egin zuten danborrada pandemiaren aurretik ospatu zuten azkeneko festa nagusia izan zen.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

1. Tanborrada en Bogotá!! Eskerrik asko! Ongi etorri 2020

Una publicación compartida de Casa Vasca Bogotá (@casavascabogota) el las 5:45 PST

[2020ko Danborradaren bideoa]

Euskal Etxearekin kontaktatu nahi duenak Instagram-en bidez egin dezake, Casa Vasca Bogota kontuan. Egoitza Transversal 16 A 46-70 helbidean dago Gernika Parkearen aurrean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia