euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak bilera birtuala egingo du gaur munduko Euskal Etxe eta Gizataldeen ordezkariekin

2020/06/23

Munduak bizi duen pandemiak euskal etxe eta gizataldeen artean eragin duen egoera aipatuko dute gaurko bilera biirtualean
Munduak bizi duen pandemiak euskal etxe eta gizataldeen artean eragin duen egoera aipatuko dute gaurko bilera biirtualean

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakaria online bilduko da gaur asteartea, ekainaren 23an, topaketa birtuala eginez munduko euskal etxe eta euskal gizataldeen ordezkariekin. Elkarretaratzea Euskal Herriko arratsaldean, 17:00etan gauzatuko da. Jaurlaritzak ohar batean adierazi duenez, "Iñigo Urkullu lehendakariak topaketa birtuala izango du munduko euskal etxeekin, COVID-19ren aurrean izandako esperientziak partekatzeko".

Topaketa zuzenean jarraitu ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren Irekia atalean eta euskaletxeak.eus-ko Facebook-en.

PROGRAMA

Bilera Zoom plataforma bitartez egingo da eta helburu nagusia COVID-19ren aurrean izandako jarrerak eta eragozpenak elkarbanatzea da. Bileran 16 herrialdetako 70 Euskal Etxetako ordezkarik parte hartuko dute eta streaming bitartez jarraitu ahal izango da Irekia.eus plataforman eta euskaletxeak.eus-eko Facebookeko profilean.

  • 16:30etan Konexioa gonbidatu guztiekin
  • 16:55ean: Harrera Lehendakariari: Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Gorka Álvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
  • 17:00etan: Marian Elorzak bileraren aurkezpena egingo du: helburua eta parte-hartzaileak
  • 17:10etan: Lehendakariaren hitzak
  • 17:20etan: Ordezkarien interbentzioak, hemen ere, interakzioa egon daiteke. Arantxa Anitua, Aholku Batzorkidea, FEVAko eta Laurak Bateko presidentea; Unai Lauzirika, Aholku Batzordekidea; Kate Camino, NABOko ordezkaria; Juan Pedro Arin, FIVUko ordezkaria
  • 17:40ean: Gainontzekoen interbentzio motzak eta eztabaida.
  • 18:00ean: Lehendakariaren azken hitzak eta itxiera

Hasiera orduak: Euskal Herriko eta europar kontinenteko 17: 00etan; Argentinako eguerdiko 12:00etan; Venezuela eta New Yorkeko goizeko 11:00etan; Mexiko Hiriko goizeko 10:00etan; Kaliforniako goizeko 8:00etan)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia