euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Masami Murakami, bihotz athletizale taupadatsua duen Tokioko Euskal Etxeko delegatu eta ekile geraezina

2019/10/10

Masami Murakamiren artxiboko argazkia, Susaetari animatzen Atletic-en Tokioko Peñaren egoitzatik (arg.Eldesmarque)
Masami Murakamiren artxiboko argazkia, Susaetari animatzen Atletic-en Tokioko Peñaren egoitzatik (arg.Eldesmarque)

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Agurtu eta ikusi berria dugu Masami Murakami, joan den astean amaitu berria den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean. Masami, ordea, geratzen ez den pertsona horietakoa da, eta bere kemena, bere ekimenaren tamainakoa da. Tokioko Athletic-eko Peñaren fundatzailea izateaz gain, Tokioko Euskal Etxeak Batzarrera bidalitako hiru ordezkarietako bat izan da, Yuichi Shimanuki eta Sho Hagio-rekin batera. Hirurak japoniarrak, eta hirurak euskaltzale eta euskaradunak, maila handiago edo txikiagoan. 

Masami Murakami protagonista duen artikulu bat sinatu du joan den igandean Eldesmarque.com-eko Bizkaiko atalean Unai Ezenarrok, eta linka hona ekartzea deliberatu dugu, gure irakurleetako batzuk gustura irakurriko zutelakoan, besterik gabe.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia