euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz ari da garatzen ikasle argentinarren trebakuntza Zarauzko Larraioz Elektronika Enpresan

2019/10/10

Buenos Airesko Huergo Institutuko ikasleak Bittor Larraiozekin
Buenos Airesko Huergo Institutuko ikasleak Bittor Larraiozekin

PUBLIZITATEA

Zarautz, Gipuzkoa. Duela 30 urte Bittor Larraioz Aristeguieta argentinarrak Zarautzen sortutako ‘Larraioz Elektronika’ punta-puntako enpresa bat da gaur egun, automatizazio, mekatronika eta robotika arloan. Sortzaileak bezala, enpresak ere lotura estua dauka Argentinarekin eta hitzarmena indarrean Buenos Aireseko Luis A. Huergo Institutuarekin, trebatzeko truke programak garatzeko. Horien barruan, eta 2018ko esperientzia apartak bultzaturik, Institutuko zazpi ikasle ari dira egun hauetan trebakuntza jasotzen enpresak Zarautzen dauzkan instalazioetan.

Lantegira iritsitakoan, Bittor Larraiozek berak egin zien harrera Ary Cuckovic, Irina Maglia, Lautaro Llanes, Juan Paez, Ludmila Slamecka, Francisco Guerrero Soto eta Facundo Cano ikasleei. Egonaldian zehar, gainera, azalpenak eta hitzaldiak partekatu ohi ditu enpresa buruak ikasleekin eta berarekin batera lan egiteko aukera ere eman die.

Trebakuntza berezia jasotzeaz gain, Gipuzkoako hainbat herri eta bazter ezagutzeko aukera ere izan dute azken egunotan gazteek, tartean Zumaiako flysch-ak.

Argazkiak, Larraioz Elektronika Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia