euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Luis Carricaburu hautatu dute Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari partaidetza maila handiko batzar batean

2019/06/17

Villa Mariako Euzko Etxearen Zuzendaritza Batzorde berria
Villa Mariako Euzko Etxearen Zuzendaritza Batzorde berria

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Oso partaidetza handiko –botoa eman zezaketen 156 kideetatik 122k egin zuten– Urteroko Batzar Nagusian, Luis Carricaburu hautatu dute lehendakari berri Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxeko bazkideek. Erabat berezia izan den kanpaina baten ostean –gogora dezagun lehian ziren bi zerrenden arteko borroka herriko hedabideetara ere iritsi zela– Luis Carricaburu buru zuen ‘Gernikako Arbola’ zerrenda jarraikorrak 83-39 irabazi zion bere burua ‘proposamen alternatibo’ gisa aurkezten zuen ‘Haize aldaketa’ (sic) zerrendari.

Iragan asteazkenera arte Euskal Etxeko lehendakaria izan den Gerardo Echeverriak bere poza partekatu du EuskalKultura.com-ekin: “Poz-pozik gaude Batzarra oso giro onean joan zelako. Kanpainan zehar gertatutakoagatik beldur geunden nola izango ote zen bilera, baina giroa erabat lasaia izan zuen, eta horrek balio handia du guretzat. Are gehiago, 2017ko eta 2018ko memoriak eta balantzeak aho batez onartu genituen bazkideok”.

Bilkura bukatuta, ‘Haize aldaketa’ zerrendako hautagaia zen Dario Azumendik zorion agurra luzatu zion lehendakari berriari. “Luis (Carricaburu) oso pertsona maitatua da gure komunitatean eta ziur gaude berak lortuko duela Euskal Etxeko jendea elkarrekin egotea; hori baita azken finean garrantzitsuena”, gaineratu zuen Echeverriak.

Luis Carricaburu, lehendakari berria

Elbeten jaiotako Cesareo Miguel Carricaburu Maya nafarraren seme, Luis Carricaburu "betidanik" izan da Euskal Etxeko kide, protagonismo berezi batekin jaietan, Etxeko soinujolea baita. Maria Concepcion bere arreba nagusia Euskal Etxeko lehenengo dantza irakaslea izan zen eta bere Luisen seme-alabak ere aktibo dira erakundean: Javier seme nagusia, pilotari eta dantzari da; Maite, gazteena, Zuzendaritza Batzordekide eta txikientzako eskolen arduradun.

Honakoek osatzen dute Gernikako Arbola (2019-2021) zerrenda:

-Lehendakari: Luis Carricaburu
-Idazkari: Maria Sofía Echeverria
-Diruzain: Eugenio Onnainty
-Batzordekide: Maria Victoria Echeverria, Clara Fissore eta Lorena Marín. Batzordekide ordezko: Adriana Alberdi eta Mirta Salaberri
-Kontu ikuskatzaile: Gabriel Lisai, Daniel Gortari eta Elizabeth Pivetta. Kontu ikuskatzaile ordezko: Guillermo Pirra
-Idazkariorde: Gabriela Ugo
-Diruzainorde: Juan Alberto Caselles


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia