euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lomas de Zamora-ko 'Denak Bat' EEak Urteko Batzar Nagusia eginik, Begoña Lentini Ordoqui lehendakari hautetsia

2011/04/11

Lomas de Zamorako Euskal Etxeko eta FEVAko buruzagiak, federazioko goi-buruek Buenos Aires handiko metropoliguneko herrira eginiko bisitaldian (argazkia Euskaletxeak.net)
Lomas de Zamorako Euskal Etxeko eta FEVAko buruzagiak, federazioko goi-buruek Buenos Aires handiko metropoliguneko herrira eginiko bisitaldian (argazkia Euskaletxeak.net)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires hiri handiko metropolian dagoen Lomas de Zamora herriko 'Denak Bat' Euskal Etxeak joan den urte amaieran egin zuen Urteko Batzar Nagusia, baina orain artean ez digute horren berri bidali. Beraz, denbora pasa bada ere, aditzera eman nahi dugu aipatu euskal etxeko Zuzendaritza Batzordeak Begoña Lentini Ordoqui daukala buru. Berarekin ari dira Iñaki Ormaechea, lehendakariorde; Edurne Lentini, idazkari; Maria Ines Ostolaza, idazkariorde; Emilio Lentini, diruzain; eta Martin Ochotorena, diruzainorde.

Lomas de Zamora, Argentina. Lomas de Zamorako 'Denak Bat' Euskal Etxeko kideek euren Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuten joan den azaroan. Bertan eginiko hauteskundeetan Begoña Lentini Ordoqui atera zen lehendakari.

Hona Zuzendaritza Batzorde berria osatzen duten pertsona eta karguen berri:

-Lehendakari: Begoña Lentini Ordoqui
-Lehendakariorde: Iñaki Ormaechea
-Idazkari: Edurne Lentini Ordoqui
-Idazkariorde: Maria Ines Ostolaza
-Diruzain: Emilio Lentini Ordoqui
-Diruzainorde: Martin Ochotorena

-Batzordekide titular: Jose Antonio Ostolaza
-Batzordekide titular: Santiago Rato
-Batzordekide titular: Miguel Javier Ostolaza
-Batzordekide ordezko: Luis Maria Ostolaza
-Batzordekide ordezko: Francisco Maria Ordoqui Urcelay
-Batzordekide ordezko: Maria Begoña Ordoqui Urcelay

-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Juan Ignacio Ostolaza
-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Maite Bengoechea
-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Andres Ordoqui
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoa: Sebastian Muñiz
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoa: Mª Aranzazu Lentini Ordoqui



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia