euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erromako argitaletxe batek italianoz idatzitako ¡Viva Zumalakarregui! kaleratu du, I. Karlistadan girotua

2009/11/30

Isidore Magues margolari frantsesaren erretratua: 'Don Carlos et ses défenseurs' erretratu bildumatik hartua
Isidore Magues margolari frantsesaren erretratua: 'Don Carlos et ses défenseurs' erretratu bildumatik hartua

PUBLIZITATEA

Italian argitaratu den '¡Viva Zumalakarregui!' eleberriak Euskal Herriak bizi izandako Lehen Gerra Karlistan kokatzen du nobelaren protagonista, Isidore Magues margolari frantsesa. Bertan izandako bizipenek ardazten dute Valentino Pugliese idazleak aurkeztutako istorioa. Idazte prozesuan Zumalakarregi Museotik bildu zuen besteak beste Pugliesek nobela egokiro girotzeko informazioa. Idazlanak sari batzuk jaso ditu dagoeneko, argitaletxearen webguneak azaldu eta Sustatu.com albistegiak islatzen duenez.

Donostia-San Sebastian. Valentino Pugliese idazle italiarrak Lehenengo Karlistadan girotutako ¡Viva Zumalakarregui! (sic) eleberria argitaratu du Italian, Erromako Ars Gratia Artis argitaletxearekin. Liburuak, Isidore Magues margolari frantsesak Euskal Herrian zehar egin zuen ibilbidea kontatzen du. Maguesek 1837an, karlisten 20 buruzagi nagusien erretratuek osaturiko Don Carlos et ses defenseurs liburua eman zuen argitara Parisen. Pintura hauek Euskal Herrira gerra garaian egin zuen bidaia baten ondorio izan ziren.

Idazle italiarrak irudigile frantsesaren ibilbidea hartu du oinarritzat, bere eleberrian, italiarrentzat erabat ezezaguna den Lehenengo Karlistada deskribatzeko. Girotze eta dokumentazio lanetarako, Zumalakarregi Museoaren laguntza izan du iturri nagusi. Eleberriak zenbait sari irabazi ditu Italian: Elsa Morante lehiaketa edo “Premio Europa 2005 Il Giunco-Città di Brugherio” saria esaterako, argitaletxearen webguneak berak eta Sustatu.com albistegiak aditzera ematen dutenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia