euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako ‘Matxin Burdin’ Liburutegia izango da Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketako antolatzaile

2019/02/28

Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketan parte hartzeko gonbitea
Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketan parte hartzeko gonbitea

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. La Platako Euskal Etxeko ‘Matxin Burdin’ Liburutegia aitzindaria da Kolektibitateen Liburutegien Topaketak antolatzen. Izan ere, lehenengo biak Euzko Etxean bertan egin ziren; ondokoak, berriz, Buenos Airesko Argentinako Elkarte Galegoen Federazioan, “Cesky Dum’ Txekiar Liburutegian, Argentinako Liburutegi Nazionalean, ‘Jardin Japonés’ delako Kultur Gunean; eta Kataluniar Etxean.

Bileretan trebakuntza hitzaldiak eskaintzen zaizkie bereziki liburuzain eta liburutegietako langileei eta batzuetan erabiltzaileei ere. Elkarretaratzeko helburuak hauexek dira: liburutegiko praktikak eta esperientziak trukatzea; gizataldeen liburutegiei agerikotasuna ematea; funts bibliografikoak zabaltzea; liburutegien funtzionamenduari buruzko informazioa partekatzea; elkarren arteko proiektuak sustatzea; eta gizataldeen liburutegien sorrera bultzatzea.

Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketak oraindik ofizialki data adierazi; hala ere, antolatzaileen proposamena da, aurrekoak bezala, ekainean egitea. Informazio gehiago jasotzeko, Matxin Burdin Liburutegiarekin kontaktatu behar da bibliotecacentrovasco@yahoo.com.ar  helbidean edo Biblioteca Matxin Burdin Centro Vasco La Plata Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia