euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacuchoko EEko kideek inauteriak ospatu zituzten eta Txahalaren Jaian parte hartzeko hasi dira antolatzen

2019/02/28

2019ko inauteriak Ayacuchoko Euskal Odola-n
2019ko inauteriak Ayacuchoko Euskal Odola-n

PUBLIZITATEA

Ayacucho, Argentina. Hilero elkartzen dira Ayacuchoko Euskal Odola-ko lagunak afaltzera eta hilero daukate arrazoi bat ospatzeko. Otsaileko gaia Inauteriak izan ziren eta karia horretara kotilioia banatu zuten gonbidatuen artean. Ehun bat pertsona bildu ziren Euskal Etxeko egoitzan eta etxeko sukaldariek prestatutako afariaz gozatu ondoren, ordu txikiak arte dantzatu zuten Julio Servinof-en musika lagun.

Martxoko ekintza nagusia,Ayacuchon, bertako Txahalaren Festa Nazionala izango da, aurten martxoaren 10etik 17ra. Urtero bezala, Euskal Etxeko instalazioetan aurkeztuko dira Festaren 24 erreginagaiak, tartean Euskal Etxeko ordezkaria.

Hautagaien aurkezpena martxoaren 8an egingo da eta Euskal Etxeak afari bat eskainiko du ekimenari babesa emateko. Desfilea, berriz, Txahalaren Jaiaren azken egunean gauzatuko dute, eta euskal koloreekin apaindutako karroza batean eramango dute euskal etxeko kideek euren ordezkaria hiriko kaleetan.

Afariko argazkiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia