euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketako data eta programa jakinarazi ditu

2019/05/31

Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketa
Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketa

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Euskal Etxe laplatatarrak antolaturik, ekainaren 22an egingo da Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa Euzko Etxeko jai aretoan, euskal, galiziar, alemaniar eta txekiar gizataldeak partaide. Zenbait gai jorratuko dituzte hizlariek, beti ere kolektibitate-liburutegien eginkizuna migrazioaren historia biltzea eta nazio bakoitzaren jatorrizko kultura zabaltzea dela nabarmenduz.

8. Topaketa hau hiru zatitan antolatu da eta ondorio eta hausnarketekin bukatuko da. Egun osoko programa, hauxe:

Agiri-hartzea
9etan, Ongietorria Susana Aramburu, Alicia Bonicatto eta Maria Fernanda Astigarragaren eskutik

-Euskal liburutegia: atzo eta gaur, Maria Fernanda Astigarraga eta Susana Aramburu liburuzainak hizlari (La Platako Euzko Etxeko "Matxin Burdin" Liburutegia)
-DIHA Gunea: Biltegi eta Liburutegiaren aurkezpena, Monica Bader hizlari (UNSAM Unibertsitateko Alemanieradun Immigrazioaren Agiri Gunea Argentinan)

Hamaiketakoa

 Mahaingurua: Gizatalde galiziarra, Gladys Medina Liburuzaina moderatzaile

-Liburutegia gizarte agente gisa: tailerrak heldu nagusientzat, Cecilia Diaz Liburuzaina hizlari, (Mar del Platako Galiziar Zentroko "Rosalía de Castro” liburutegia)
-Ikasle gazteak eta Galizia elkartzen dituzten aisialdi literarioak, Marta Villar Liburuzaina hizlari, (Buenos Airesko "Santiago Apóstol" Institutu Galiziarreko Liburutegia)
-Liburutegiak / Faladoiro: ezagutza partekatuen lekua. Liburutegia, gizataldearen historia, memoria eta kulturaren garapena osatzeko lekua, Marta Villar Liburuzaina, (Buenos Airesko Galiziar Zentroko "Rosalía de Castro” liburutegia)

12:30etan, Bazkaria

Ordu 2etan, Aditu-taldea: sare sozialak, Internet eta teknologia berriak

-Sare sozialak, liburuzainaren tresna estrategikoa: Mar del Platako Euskal Etxeko Liburutegiaren esperientzia, Milagros Pandolfo hizlaria, (Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Joxe Ariztimuño Liburutegia)
- Sare sozialak eta liburutegiak, Mirta Romero hizlari (Gizatalde txekiarreko Buenos Airesko Cesky Dum Liburutegia)

-Txotxongiloen historia eta euren rola hizkuntza txekiarraren biziraupenean, Rita Marraccini mintzalari
-Marinka, Gudako neska: historia bizia, liburukoa, Patricia Rivas eta Marita Licco kontalari

16etan: Ondorioak eta azken agurra

Antolatzaileek azpimarratu nahi dute bertaratzeko gonbitea liburuzainei, ikerlariei, gizataldeetako kideei eta publiko orokorrari zuzentzen zaiela; antolakuntza lana errazteko, izena aldez aurretik ematea eskatzen zaie parte hartzeko asmoa daukatenei. Izena ematea, bibliotecacentrovasco@yahoo.com.ar helbidean egin daiteke.

Facebooken, Biblioteca Matxin Burdin Centro Vasco La Plata



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia