euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Neuquen, Patagonia: ‘Entre vascos’ irratsaioa hasiko da gaur, Euskal Herriko zutabegileak ere partaide

2019/05/29

‘Entre vascos’ irratsaio neuquendarra
‘Entre vascos’ irratsaio neuquendarra

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. “Euskal Herria herri mutua izan da; gauza handiak egin izan ditu baina ez du jakin gauza horiek kontatzen … orain arte”. Jakinmina pizten duen aurkezpen hau goiburu egingo du gaur bere debuta ‘Entre vascos’ (Euskal jende artean) irratsaioak Neuquen probintziako Comahueko Euskal Etxearen eskutik. Saioaren aurkezleak Etxeko lehendakari Manu Molina, eta Mariela Guardia, Sebastian Inzunza eta Ingrid Brenner izango dira, baina ez dira bakarrik egongo. Astero hiru zutabegileren laguntza izango dute; euskal filologian eta etnografian aditu den Felix Mugurutzak batetik, Nahikari Cayado Mallea kazetaria bestetik eta, hirugarrenik, Martín Sarlo chefak ere hartuko dute parte saioan, bi lehenak Euskal Herritik, gainera.

‘Entre vascos’ asteazkenero entzun ahal izango da, gaueko 10etatik gauerdira arte, www.radiomegafon.com.ar Interneteko emisora komunitarioan. Molinak EuskalKultura.com-i azaldu dionez,, “bi ordu izango ditugu, beraz denbora dezente gaiak garatzeko. Are gehiago, astero tartetxo bat eskainiko diogu Neuquengo Kolektibitateen Elkarteari. Gaur, adibidez, gizatalde brasildarra izango dugu gonbidatu”.

'Voces de una tierra noble'k segitzen du

Berri honekin batera Euskal Etxetik jakinarazi digute orain artean larunbatero egiten zuten ‘Voces de una tierra noble’ saioak ez duela aldaketarik izango eta bere betiko ordutegi eta frekuentzian jarraituko duela, hau da, arratsaldeko ordu 2etatik 3etara, FM 85.5 Capital irratian.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia