euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak 2011ko 'Dantzari Ohiaren Festa' ospatuko du datorren larunbatean bere egoitzan

2011/09/21

Datorren larunbatean, irailaren 24ean La Platako Euzko Etxean egingo den 'Dantzaro Ohiaren Festa'ko afixa
Datorren larunbatean, irailaren 24ean La Platako Euzko Etxean egingo den 'Dantzaro Ohiaren Festa'ko afixa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburu den La Platako Euzko Etxea euskal etxeak 'Dantzari Ohiaren Festa' egingo du datorren larunbatean, irailaren 24ean, eta bertara elkartea sortu zenetik gaurdaino Euzko Etxeak izan dituen dantza taldeetan dantzari aritu izan diren guztiak gonbitatu ditu bereziki, baina ez eurak soilik, ekimen horretan ibilitako musikari, zuzendari, irakasle, guraso, lagunak eta bazkideak oro ere deitu baititu edozein euskal etxetan bihotza, arima, ardatza, geroa, bizitasuna, kolorea eta itxaropenaren sinonimo den dantza taldearen kide ohien festa honetara.

La Plata, Argentina. "La Platako Euzko Etxea-ko dantza talde bateko kide izan bazara (elkartea sortu zenetik gaurdaino) elkarretaratze honetara gonbidatzen zaitugu, aukera izango baituzu biltzeko aspaldiko lagunekin, zuzendariekin, musikari eta bazkideekin...", halaxe iragartzen du Buenos Aires probintziako hiriburuan datorren larunbatean egingo den 'Dantzari Ohien Egun'eko afixak bertako euskal etxean dantzari izandakoen festa.

Hitzordua, gaueko bederatzietatik aurrera egingo da elkartearen egoitzan, eta menuak 80 pesoko prezioa izango du helduen kasuan (errekia, entsalada, izozkia eta edaria), eta hogeikoa haurrenean (hanburgesa, izozkia eta edaria). Erreserbak ostegunaren aurretik egitea eskatzen da.

Maila: fiestaexdantzari@hotmail.com
Facebook: Fiesta ExDantzari (LaPlata)

Euzko Etxea Euskal Etxea
58 eta 14 kaleak, La Plata
Tfnoa: 457-1638
maila: secretaria@cvascolaplata.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia