euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euskal Etxeak eta Herrialde Katalanetako Etxeak ekitaldi bateratu bat antolatu dute

2009/05/11

Ekitaldi katalan-euskaldun honetarako deia egiten duen afixa
Ekitaldi katalan-euskaldun honetarako deia egiten duen afixa

PUBLIZITATEA

La Plata Buenos Aires probintzia argentinarretik datorkigu iragarpena, datorren ostegunean, bertako Euzko Etxeak eta Herrialde Katalanetako Etxeak elkarrekin antolatuta, hitzaldi eta ekitaldi bateratu baterako deia eginez, 'bi errealitate politiko eta historikoetako berri emanez, historikoki, gaur egungo uneraino heldu arte' mintzatuko baitira Gustavo Capdevila abokatua, La Platako Casal-eko presidenteordea, eta Leandro Etchichury, UBAko Antropologia doktoregaia eta euskal gizataldeko kide ezaguna. Ostegunean, arratsaldeko zazpi t'erdietan izango da, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Kazetaritza Fakultatean.

La Plata, Argentina. Ekitaldia datorren ostegunean egingo da La Platan, Buenos Aires probintziako Euzko Etxeak eta Casal dels Països Catalans-ek antolaturik, eslogan gisa "Elkarrekin bide berean-Junts pel Mateix Camí" hartuta. Hizlariak "Euskal Herria eta Katalunia, estatu gabeko bi nazio" titulupean arituko dira eta bi herrialdeotako historia jorratuko dute, gaur eguneraino helduz.

Ekarpen katalana Gustavo Capdevilaren eskutik heldu da. Abokatua eta Kataluniako Generalitat-eko (gobernu katalaneko, alegia) Kanpoko Katalan Gizataldeekiko Harremanetarako Kontseiluko kide da, Hego-Ameriketako ordezkari (hala izan zen 2005-2008 epean, eta hala da egungo 2008-2011an), La Platako Herrialde Katalanetako Etxeko presidenteorde izatearekin batera. Euskal gatazka historiko eta politikoaz, berriz, Leandro Etchechury mintzatuko da, Zientzia Antropologikoetan lizentziatua (UBAn) eta Filosofia eta Letretan doktoregaia (Antropologian berezitua), baita ere "Patria Vasca y Libertad. Política, identidad y violencia en el occidente europeo" liburuaren egile izatearekin batera, antolatzaileek zabaldutako oharrak azaltzen duenez.

Hitzaldia arratsaldeko 7:30etan gauzatuko da, ostegun honetan, La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Kazetaritza eta Gizarte Komunikazio Fakultatean 119 eta 63 - 3. gela.

Lotura interesgarriak

Herrialde Katalanak Wikipedian
http://eu.wikipedia.org/wiki/Herrialde_Katalanak

Casal dels Països Catalans de La Plata
www.cclaplata.com.ar

Casal dels Països Catalans a Califòrnia
www.casalppcc.com

Portal 'Catalunya Exterior'
http://ecatalunya.gencat.net/portal/faces/public/catexterior/inici



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia