euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kortajarena Ordezkariak Suipacha eta Chivilcoyn hasiko du gaur astebeteko bisitaldia, larunbatean Achan bukatuz

2010/03/09

Elvira Kortajarena pasaitarra Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Euskadiren Ordezkaria da
Elvira Kortajarena pasaitarra Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Euskadiren Ordezkaria da

PUBLIZITATEA

Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Ordezkariak, Elvira Kortajarenak, gaur astearte goizez ekingo dio datorren larunbatera arte luzatuko den astebeteko bisitaldi berri bati, tarte honetan bederatzi herri edo euskal etxe bisitatuko dituela, aipatutako Suipacha, Chivilcoy eta General Acha, gehi Carlos Casares, Pehuajó, Trenque Lauquen, Salliqueló, Santa Rosa eta Macachin. Hauetarik sei Buenos Aires probintzian daude eta hiru (Santa Rosa, Macachin eta General Acha) La Pampakoan. Izan ere, bidaia larunbatean General Achan bukatuko du, parte hartuz egun horretan bertako Euzko Txokoa-Rincón Vasco Euskal Etxeak bere 45. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan.

Buenos Aires, Argentina. Eusko Jaurlaritzaren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Ordezkaritzak plazaratu duen ohar batean azaltzen denez, Kortajarena Ordezkariak bidaiari igaroko du aste hau, orain arte bisitatu ez zituen beste bederatzi euskal etxe bisitatuz, honako egitarau eta xehetasunen arabera, gaur eguneratuta:

Asteartea, Martxoaren 9an - Suipacha – Chivilcoy

-10.30etan. Bisita Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxera
-11.30etan. Juan Antonio Delfino (Frente Para la Victoria) alkatea agurtzea. Prentsarekin
-16.30etan. Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxea, bisita
-17.00etan. Anibal Pitelli alkatea agurtzea
-18.00etan. Prentsarekin solasa, Euskal Etxean

Asteazkena, Martxoaren 10ean – Carlos Casares - Pehuajó

-9.30etan.  Bilera Carlos Casaresko Euskalduna Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordearekin
-11.15etan. Protokolozko agurra Luis Alberto Ceraci alkateari
-11.45etan. Elkarrizketak bertako kazetariekin, hotelean
-12.30etan. 2008an fresagailu bat jaso zuen 1 zenbakidun Eskolara bisita, baita ere Euskal Etxea eraikitzen ari diren lekura
-16.00etan. Bisita Pehuajóko Etxe Alaia Euskal Etxera
-Bisita Lagunak Pasealekura
-Agurra Pablo Zurro alkateari
-Pehuajóko Idazleen Zirkulukoekin batzea, Udaletxean
-21.00etan. Afaria Euskal Etxean

Osteguna, Martxoaren 11ean – Trenque Lauquen

-10.30etan. Trenque Lauquen-eko Euskal Sustraiak Euskal Etxekoekin biltzea
-12.00etan. Jorge Barrachia (FPV) alkatearekin protokolozko agurra
-15.00etan. Universidad Tecnológica Nacional - UTN delakoaren erregiokoa bisitatzea
-16.30etan. Gure Etxea Euskal Etxeko bazkideekin biltzea
-18.30etan. Bisita GENAP Fundaziora
-20.00etan. Afaria Euskal Sustraiak Euskal Etxekoekin

Ostirala, Martxoaren 12an – Salliqueló Euskal Etxea – Santa Rosa

-10.00etan. Salliqueló-ko Kultur Etxean bilera Eusko Deya Euskal Etxekoekin
-11.30etan. Euskal Etxeko “Yolanda Beola de Errecalde alias Yoli” (EEko sortzaileetako bat) Liburutegia estreinatzea Salliqueló-ko Kultura Etxean, Osvaldo Cattaneo (UCR) alkatea bertan dela. Bilera kazetariekin
-17.30etan. Bilera Santa Rosako Francisco Torroba alkatearekin
-19.00etan. Bilera Probintziako Turismo Idazkariarekin
-21.00etan. Afaria Zelaiko Euskal Etxean

Larunbata, Martxoaren 13an – Macachin – General Acha

-10.00etan. Macachingo Unión Vasca Eusko Alkartasuna elkartekoekin bilera
-Bisita Jorge Cabak (PJ) alkateari eta bilera kazetariekin
-17.00etan. Bisita General Achako María Elena García alkateari
-18.00etan. Prentsarekin
-19.00etan. Bilera General Achako Euzko Txokoa Euskal Etxekoekin
-21.30etan. Euskal Etxearen urteurreneko afarian parte hartzea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia