euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kontzertua eskainiko dute gaur gauean Kepa Pinedok eta Munduko Umeak koralak Bogotako Euskal Etxean

2010/07/01

Kepa Pinedo alboka jotzen, alboan Bogotako Euskal Etxeko 'Munduko Umeak' koraleko kideak dituela
Kepa Pinedo alboka jotzen, alboan Bogotako Euskal Etxeko 'Munduko Umeak' koraleko kideak dituela

PUBLIZITATEA

Bogotako Euskal Etxean pozik daude, Euskal Herritik propio bidaiatutako Kepa Pinedo musikari eta euskal instrumentu eta folklorean aditu denak Kolonbian egin dituen egunetan emandako tailer eta hitzaldiek lortutako arrakastarekin, Bogota Nazioarteko Ikuskizuna ekimenaren baitan. Musikari euskalduna Bogotako Euskal Etxeko 'Munduko Umeak' haur abesbatzarekin aritu izan da bertan. Gaur, berriz, despedida kontzertua izango dute Bogotako Euskal Etxean.

Bogota, Kolonbia. Euskal Herritik etorritako Kepa Pinedo irakasle eta maisuak kontzertu ekitaldi bat eskainiko du, eta aldi berean despedida eskainiko diote, gaur uztailaren 1ean, osteguna, Bogotako Euskal Etxean, 5:30etatik aurrera.

Euskal Etxetik, bestalde, EuskalKultura.com-ek eskaintzen dien aukera nahi dute baliatu, euskal-kolonbiar komunitate osoari eta azken egunotan emanaldi eta hitzorduetara hurbildu diren guztiei eskerrak emateko, euren presentziagatik eta Kepa Pinedori zein Munduko Umeak koralari emandako harreragatik.

-Kolonbiako Euskal Etxea: www.euskaletxeacolombia.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia