euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bogotako EEak eta Minuto de Dios Unibertsitateak kooperatibismo eta euskara programak sustatuko dituzte

2008/02/20

Euskal Etxeko eta Minuto de Dios Unibertsitateko ordezkariak hitzarmenaren sinadura ostean
Euskal Etxeko eta Minuto de Dios Unibertsitateko ordezkariak hitzarmenaren sinadura ostean

PUBLIZITATEA

Kolonbiako Minuto de Dios Unibertsitateak eta Bogotako Euskal Etxeak lankidetza hitzarmena sinatu dute kooperatibismo eta garapen ekimenak sustatzeko asmoz. Helburu horrekin datozen hilabeteetan Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen babesa lortzen saiatuko dira. Horrez gain, bi elkarteek HABErekin batera unibertsitatean euskara eta Euskal Ikasketak zabaltzako ekimenak ari dira garatzen.
Bogotako Euskal Etxeak eta Minuto de Dios Unibertsitate Korporazioak joan den otsailaren 8an lankidetza hitzarmena sinatu zuten kooperatibismo eta garapen arloetan ekimenek garatzeko. Ekitaldia Unibertsitatearen egoitzan egin zuten eta bertan, Euskal Etxearen aldetik bere presidenteordea, José Vicente Katarain, eta Francisco Espinosa Iragorri, zuzendaria egon ziren. Unibertsitatearen aldetik Aita Camilo Bernal Hadab (errektore orokorra), Alonso Ortiz (Bogotako egoitzako errektorea), Patricia Vesga (Enpresaritza Zientzien fakultateko dekanoa), Camila Herrera (Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria), Astrid Gonzalez (Ekonomia Solidarioaren eskolako zuzendaria) eta Abel Antonio Díaz (Enpresaritza Zientzien fakultateko irakaslea) izan ziren.

Hitzarmenaren helburua, sinatzaileek adierazi dutenez, bi elkarteen indarrak batu eta komunitatearen garapen iraunkor, ekonomiko eta solidarioaren alde lan egitea da. Ekimen honen barnean bi erakundeek Kolonbiako gobernazio eta udaletxeei aholkularitza emango diete kooperatibismo arloan. Horretarako Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen babesa bilatuko dute datozen hilabeteetan, ekimen honetan euren ezagupenaz eta esperientziaz baliatzeko asmoz.

Proiektu honetaz gain Euskal Etxea eta Unibertsitatea euskara eta euskal kultura zabaltzeko ekimenetan ere ari dira lanean, HABEren laguntzarekin. Unibertsitatean irakasle zein ikasleei zuzenduriko euskal ikasketa eta euskara ikastaroak prestatzen ari dira gaur egun, bi elkarteetatik EuskalKultura.com-i jakitera eman diotenez.


Lotura interesgarriak

Bogotako Euskal Etxea
www.euskaletxeacolombia.com

Minuto de Dios Unibertsitatea, Kolonbia
http://portal.uniminuto.edu

Bogotako Euskal Etxearen ekimenak 2008rako
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 14ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia